Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, trans[oh 1] eta bisexualen eskubideen aldeko irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1997an Donostian (Gipuzkoa) sortua.[1] Elkartearen helburua da gay, lesbiana, bisexual eta transgeneroek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, sexu afektibitatea eta genero nortasuna garatu ahal izateko beharrezkoa deritzoten duintasunaz eta berdintasunaz gozatzeko, hala nola orientazio sexualean edota nortasun trans oinarrituriko gizarte eta lege bazterketa oro amaiarazteko.

Gehitu Elkarteko logoa

Gehitu erakunde hauetako kidea da: espainiar estatuko FELGBT[2] federazioa, ILGA (International Lesbian and Gay Association) nazioarteko elkartea, EGK (Euskadiko Gazte Kontseilua), Donostiako Emakumeen Batzarra eta Bizipoza. Era berean, Donostiako Emakumeen Etxean eta ADIn parte hartzen du.

Egitura eta erabakitze-organuak aldatu

Honako erabakitze-organuek kudeatzen dute Gehitu:

  • Batzorde eragileak eguneroko kudeaketa burutzen du. Egun lau kidek osatzen dute (Lehendakaritza, Diruzaintza, Idazkaritza eta Bokala)
  • 2012an Lehendakaritza parekide izatetik norbanakoek osatzera pasa zen. 1997an sortu zenetik, Gehituk bi pertsonek osatutako lau lehendakaritza eta pertsona bakarrak osatutako bi lehendakari izan ditu. Lehen lehendakariak, Iñigo Larmarkak, Eusko Jaurlaritzak Ararteko izendatu zuenean utzi zuen kargua. 2015etik hona lehendakaria Teresa Castro da.
  • Kideek osatutako Batzar Orokorra da elkartearen erabikitze-organu nagusia.

Zerbitzuak aldatu

  • Berdindu. Orientazio sexual edota genero identitatearen inguruko informazioa eta arreta ematen die lesbianei, gayei, transexualei eta bisexualei, bai eta horien senitartekoei eta ingurukoei ere.Informazioa eta arreta ere ematen die hezkuntza-komunitateari, gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei eta, oro har, jendarteari. Homofobia eta transfobia deuseztatzea du xede. Homosexualitateari eta transexualitateari dagokienez, berdintasunaren aldeko eta bazterkeriaren kontrako politikak, proposamenak eta diseinuak eta, halaber, sektoreko sentsibilizazio-kanpaina burutzen ditu.
  • Eraberean.  Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko sarea da. Arraza, etnia edota nazio jatorriak, zein sexu-orientazioa eta -identitateak eta genero identitateak eragindako diskriminazioari aurre egitea du helburu. Sarea aipaturiko Sail honek eta hainbat giza erakundek osatzen dute. Erakundeok era nabarmenean immigrazio arloan, ijitoen herriaren sustapenean eta LGBT taldeen sustapenean lanean dihardute.
  • GIBaren test lasterra. Test lasterra LGBT ingurunean egiteko aukera eskaintzen du Gehituk, eta edonork balia dezake zerbitzu hori sexu-orientazioagatik edota egoera serologikoagatik baztertua izatearen beldurrik gabe.Doakoa eta anonimoa da.
  • HDH. Hitz egin dezagun homosexualitateaz. LGBTI+ kolektiboaren inguruan eskoletan hitzaldiak ematean datza bai lehen hezkuntzako ikasleei, baita bigarren hezkuntzako ikasleei ere. Hauetan askatasun afektibo-sexualaren inguruko zenbait gai lantzen dira ikasleekin.
  • Kirol-talde eta Kirolarientzako doako tailerrak.

Lan Batzordeak aldatu

Argitalpenak eta Kanpainak aldatu

  • Test Lasterra, fotonobela. GIBaren test lasterra egitera animatzen eta informatzen duen fotonobela da. Fotonobelaz gain, test lasterra egiten duten farmazia eta elkarte guztien zerrenda dakar.
  • L.S.B. Ana, lesbikomikia. Emakumezko lesbiana bate protagonista den fotonobela. Bertan bere bizitzako pasarte ezberdinen bitartez LGBTI koletiboak egunerokoan pairatu behar dituen egoerak umorearekin lantzen ditu.
  • Ortzadar Liga. Kanpaina hau, FELGBTn hasia, homofobia, bifobia eta transfobia futbol profesionalean errotik kentzeko sortu zen , baita kirola egiten duen edonor lasaitasunez armairutik atera eta baztertuko duten ikararik gabe kirola lasai egin dezan.
  • Udako festetarako prebentzio kanpaina. Udako festetan hainbat kartel banatzen dira preserbatiboaren erabileraren garrantziaz ohartuz, baita kondoi zeinlubrifikatzaileak.
  • Harrotasunaren Antzerkia. LGBTI kolektiboarekin zerikusia duten gaiak antzezezten dituzten zenbait antzezlan Udal eta ikastetxeei eskeintzen zaizkie, eskoletatik ere LGBTI kolektiboarekin zerikusia dituzten gaiak landu ditzaten. Elegy, Muxuak,zapatila gorridun mutila, Martinak bere istoria aurkitu zuenean antzezpenak eskeini ziren 2017-2018an. 2018-2019rako Kaffka izeneko ekoizpena prestatu da Gehitutik crowdfunding baten bidez.
  • Gehitu Magazine Aldizkaria. Urtean hirutan ateratzen den aldizkari monografiko eta doakoa da. Paperean zein digitalean. BertanLGBTI kolektiboarekin zerikusia suten gaiei buruz informatzen da.
  • Batzen gaituena laburmetraila. Sexu harremanetan preserbatiboa erabiltzearen eta test lasterra egitearen garrantzia azaltzen digun laburmetraila da.
  • Opil eta muxilen binetak. Komiki hau Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetzatik sortu da; bi GKE horiek hainbat alderdi lantzen dituzte, adibidez LGTBI pertsonen berdintasun efektiboa eta garapenerako lankidetza, eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu batean dago bilduta, emakume lesbianek Latinoamerikan nahiz Estatu espainiarrean bizi izaten dituzten eguneroko egoerak agerian jartzea.

Zilarrezko eta Latorrizko Gehitu Sariak aldatu

  • Zilarrezko Gehitu Saria.
  • Latorrizko Gehitu Saria.

Hitzarmenak aldatu

Gehitu Elkarteak ondorengo elkarteekin du lankidetza hitzarmena sinaturik:

Aitorpenak aldatu

  • Eusko Juarlaritzak 2006ean Gehitu erabilera publikoko elkarte modura onartu zuen.
  • Donostiako Udalak 2004ean aho batez Herritarraren Meritu Domina eman zion.
  • 2007an Bilboko Hegoak LGBT elkartearen eskutik Elkartasun Saria jaso zuen .
  • 2009an Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009ko Giza Eskubideak Sariarekin saritu zuen aho batez.

Oharrak aldatu

  1. Trans hitzak pertsona transexual eta transgeneroak barne hartzen ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. http://gehitu.org/eu/gehitu/nortzuk-gara. (Noiz kontsultatua: 2017-12-08).
  2. Avanzis. FELGTB. (Noiz kontsultatua: 2017-12-08).

Kanpo estekak aldatu