Perigeo
Perigeoa (grezieraz peri, "hurbil" + geo, "Lurra") objektu batek Lurraren inguruko bere orbita eliptikoan Lurretik hurbilen dagoen puntua da. Urrunen dagoen puntuari, ordea, apogeoa esaten zaio. Gehienetan Ilargia eta satelite artifizialen kasuan erabiltzen da.

1 - Apogeoa
2 - Perigeoa
3 - Lurra
Eguzkiaren inguruan dabilen planeta baten kasuan, afelio eta perihelio termino baliokideak erabiltzen dira.