Ekliptika (latinetik ecliptica (lerroa), eta hau grezieratik εκλειπτική, eklipseekin zerikusia duena) Lurrak eguzkiaren inguruan egiten duen orbita duen planoa da, baita, itxuraz, Eguzkiak, izarren hondo geldiarekiko, urte betean zeharkatzen duen lerroa ere. Eguzki Sistemako planeta gehienen orbitak ekliptikan edo honengandik oso gertu daude (Pluton ezik. Honen orbita eszentrikoak eta ekliptikarekiko oso okertua egoteak, planeta kategoria galdu izanaren arrazoietako bat izan zen (2006ko planetaren definizioa)).

Irudian, mendebaldera begira, eguzkia irudikatu da eta urdinez margotu den planoari ekliptika esaten zaio.
Argazkian, 1994an Clementine ilargi zundak hartutakoa, lehen planoan, Ilargia nabari daiteke, Lurraren isladak argiztatua, Eguzkia, atzetik eta ezkerretik agertzen, ia erabat lerrokatuta, Saturno, Marte eta Merkurio

Eguzki Sistema hau materiazko disko erraldoi batetik eratu zen, eta, beraz, argazkiak adierazten duen bezala, zeruan, bere mugimendua ekliptikatik gertu gertatzen da, nondik, itxuraz, eguzkia mugitzen den. Ekliptikaren zeihartasuna zeru-ekuatorearekiko, gutxi gora-behera, 23,5ºkoa da, eta, lehen aldiz, Eratostenes astronomoak neurtu zuen K. a. III. mendean eta 23º 51' 19"ko balioa lortu zuen. Hala ere, historialari batzuek, aipaturiko astronomo greziarrak lortu zuen balioa 24ºkoa zela iradokitzen dute, ondorengo zehaztea Klaudios Ptolemaiosena delarik.



Ekliptika eta Lurraren errotazio ardatzaren okerdura ekliptikarekiko.

Urtean 365,25 egun igaro ondoren eta zirkunferentzia batek 360º dituenez, eguzkiak, itxuraz, egunean gradu bat zeharkatzen du ekliptikan zehar. Mugimendu hau mendebaldetik ekialderakoa da eta zeru-esferaren ekialdetik mendebalderako mugimenduren aurkakoa.

Lurraren orbita eguzkiaren inguruan eta honen itxurazko mugimendua ekliptikan zehar.

Urteko edozein garaitan, eguzkiaren kontrako aldean aurkitzen diren izarrak agertzen dira gauez, Lurrak bira egin eta argitzen duenean, eguzkiaren argiaren eraginagatik, bere norantza berean aurkitzen diren izarrak giza begiarentzako ikusezin geratzen baitira. Umeen parke batean bezala, plataforma biragarri baten gainean muntatuak beti kanporantz begira, konstelazioak, Lurrak eguzkiaren inguruan bere orbita betetzen duen heinean, gaueko zeruan mugitzen joaten dira urtean zehar, gure begietatik desagertuz eta urte bete geroago posizio berean berriz agertuz. Dena dela, hori, ekliptikatik gertu gertatzen da, begirada plano horretatik aldentzen den heinean, iparraldean zein hegoaldean egon, hemisferioaren arabera, izarren mugimendua egun eta hilabeteen igaroan geroz eta txikiagoa baita, birtualki geldi egotera heltzeraino urtean zehar zeru poloen inguruan, Hartz Txikia iparraldeko hemisferioan eta Hegoaldeko Gurutzea hegoaldekoan dauden bezala. Batez ere lehena, nabigatzaileen erreferentzia izan da mendeetan zehar gauean kostalde arriskutsutik aldentzeko, portu ziurrerantz norabidea mantenduz.

Ekliptika, ohi, 12 zatitan banatuta dago, non beste hainbeste konstelazio aurkitzen diren (izatez 13 dira) Zodiakoa osatzen dutenak, horrela, Eguzkiak, hilabete bakoitzean Zodiakoko zeinuetako bat zeharkatzen duelarik, hain zuzen ere, gauean ikusten ez den huraxe.

Ekliptika, zeru ekuatorearekin kontrako bi puntutan mozten da, ekinozioa izena hartzen dutenak. Eguzkia ekinozioetatik agertzen denean, eguna eta gauaren iraupena, gutxi gora-behera berbera da Lur osoan (12 ordu inguru). Zeru ekuatorearekiko iparralderen dagoen ekliptikaren puntuak, udako solstizio izena hartzen du iparraldeko hemisferioan eta negukoa hegoaldekoan. Hegoaldereneko puntuarekin alderantziz gertatzen da. Hain zuzen ere, Lurraren errotazio ardatzaren eta ekliptikaren planoaren arteko perpendikulartasun eza da urtaroak eratzen dituena.

Ilargiaren orbita, gutxi gora-behera, ekliptikarekiko 5º okertua dago. Ilbete edo Ilberrian, Ilargiak ekliptika gurutzatzen badu, eklipsea gertatzen da, eguzki eklipsea edo ilargiarena, Lurra eta Ilargiaren posizioen arabera.

Ardatza aldatu

Ekliptikaren ardatza, ekliptikaren planoarekiko perpendikularra den lerroa da. Zeru esferarekin dituen mozketak ekliptikaren poloak dira, iparraldekoa eta hegoaldekoa. Ekliptikaren planoa, erlatiboki geldi dagoenez, bere poloa ere halaxe dago. Zeruko ipar poloak, polo ekliptikoaren inguruan, 23º 26'ko okerduraz bira egiten du, ekinozioen prezesioagatik 25800 urteko epe batean. Angelu hau, zeru-ekuatoreak eta ekliptikak eratzen duten berbera da.

Kanpo estekak aldatu