Worms
Worms, Alemaniako hiri bat da, Renania-Palatinatua estatuan dagoena, Rhin ibaiaren ertzean, Rheinhessen ardogintza eskualdean. Bere biztanleria, 80.000 biztanle ingurukoa da.
Worms Worms | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Luther city (en) ![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Alemaniako estatua | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Adolf Kessel (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Worms | ||||||||||
Jatorrizko izena | Worms | ||||||||||
Posta kodea | 67547, 67549, 67550 eta 67551 | ||||||||||
Udalerri kodea | 07319000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 49°37′55″N 8°21′55″E / 49.6319°N 8.3653°E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 108.73 km² | ||||||||||
Altuera | 100 m | ||||||||||
Mugakideak | Alzey-Worms (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 83.850 (2021eko abenduaren 31)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 771,18 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | K.a. I. mendea | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 06241, 06242, 06246, 06247 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Tiberiade, Auxerre, Mobile, Parma, St Albans eta Bautzen | ||||||||||
Matrikula | WO | ||||||||||
worms.de |
- Artikulu hau hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Worms (argipena)».
EtimologiaAldatu
Zeltek Borbetomagus (ingurune urtsuko asentamendua) izena ema zioten baina erromatarrek Drusoren agindupean K.a. 14 urtean konkistatzerakoan izena latinizatu zuten eta Augusta Vangionum. VI menderako Vormatia izena zuen eta garai hartan ugari ziren juduek Vermayza (ורמיזא) eman zioten. Honen aldaera da gaur egungo Worms.
HistoriaAldatu
Goian aipatu bezala erromatarrek Augusta Vangionum eratu zuten K.a. 14 urtean aurrez zelten asentamendu bat zegoen tokian. hau hartzen da hiriaren fundazio data gisa. Erromatarren garaian garrantzitsua izan behar zuen Hispaniako Betika probintziako ontziak ere aurkitu baitira. V. mendean burgundiarrek konkistatu eta beren hiriburu bihurtu zuten.
Hiriaren urrezko aroa Erdi Aroan iritsi zen. 1122an, Kalisto II.a aita santua eta Henrike V.a Germaniakoaren artean sinatutako konkordatuak, amaiera eman zion Inbestiduren Auziari. Martin Luther, herri honetan zigortu zuten inperiotik erbesteratzearekin, 1521ean. 1521eko Wormseko Dieta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzeen biltzar bat izan zen.
Judaismoa WormsenAldatu
X. mendean sortu zen lehenengo komunitate judua. Lehenengo sinagoga 1034ean eriki zen eta berehala inguruko judutarren zentrua bihurtu zen. 1096an ordea gurutzadako zaldunek 800 judu erail zituzten bertan. Oraindik bertan dirau XI. mendeko juduen hilerriak, Europa osoko zaharrena omen denak. Shlomo Yitzhaki (Rashi), Elazar Rokeach eta Yair Bacharach izan ziren Wormseko rabino garrantzitsu eta ezagunenak.
Monumentu eta eraikin bereizgarriakAldatu
- San Pedroren Katedrala, erromaniko berantiar garaiko eliza bat da, Mainzeko Katedralarekin batera, nahiko leialki errepikatzen duena Speyerreko katedralaren arkitektura estiloa: basilika oinplanoa, hiru nabe, "sistema behartu"dun zutabearte simetrikoekin.
Herritar ospetsuakAldatu
- Timo Hildebrand, futbolaria
Hiri senidetuakAldatu
Worms hiri hauekin senidetua dago: