Hebreera
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Hebreera[1] (עִבְרִית, ʿIvrit ʔivˈʁit edo ʕivˈɾit ahoskatua) afroasiar hizkuntza da, semitar hizkuntzen taldekoa.
Hebreera | |
---|---|
עברית — עברית חדשה | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Israel eta beste lekutan, hala nola, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia. |
Hiztunak | 7 milioi inguru |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | ![]() |
Eskualdea | Ekialde Hurbila eta munduan barreiatua |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Hebreeraren Akademia |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Hizkuntza semitikoak Mendebaldeko semitiar hizkuntzak Erdialdeko hizkuntza semitikoak Northwest Semitic (en) ![]() Canaanite (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektua aditza objektua |
Alfabetoa | Hebrear alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | he eta iw |
ISO 639-2 | heb |
ISO 639-3 | heb |
Ethnologue | heb |
Glottolog | hebr1246 |
Wikipedia | he |
Linguasphere | 12-AAB-a |
ASCL | 4204 |
IETF | he |
Hebreera klasikoa hizkuntza sakratutzat hartu izan dute egile askok, Biblia hebrearrarena den legez. Egungo aldaerak, aldiz, eguneroko mintzaira bizia izatea lortu du. Israelgo hizkuntza ofiziala da arabierarekin batera, eta zazpi bat miloi pertsonak berba egiten dute, bai Israelen, bai eta munduan zehar dauden diasporako komunitateetan ere. AEBetan, adibidez, ia 200.000 hebreeradun bizi dira.
AlfabetoaAldatu
Normalean, hebrear alfabetoa erabiltzen da: אלף-בית. Hala ere, latindar alfabetoaz ere idazten dute.
Hebreera klasikoaAldatu
Lehendabiziko aztarnak K.a. VI. mende ingurukoak dira. Hizkuntza sakratutzat hartzen da.
Hebreera modernoaAldatu
Gaur egungo mintzairak "hebreera berri", "hebreera israeldar" edo "hebreera israeldar estandar" izenak ere hartzen ditu. Hizkuntza batua da, baina hiru dialekto nagusi daude:
- Ashkenaziera (אשכנזי) edo askenaztera: Yiddishak eta eslaviar hizkuntzek eragindako aldaera da. Gaur egun, erlijio-funtzioa du batez ere.
- Sefardiera (ספרדי) edo judu-gaztelania: XV. mendean ספרד Sefaradetik (Espainia) Errege-erregina Katolikoek egotzitako juduen hizkuntza, erbestean mendeetan gordetakoa izan dena. Gaztelaniak, ladinoak, portugesak, nederlanderak, turkierak eta arabierak eragindako aldaera da.
LiteraturaAldatu
- Shmuel Yosef Agnon. Israel. (1888-1970).
- Isaac Bashevis Singer. Polonia / AEB. (1902-1991).
SaiakeraAldatu
- Yuval Noah Harari. ( 1976 - ).
ItzulpenakAldatu
Hebreeratik euskarara Xabier Kintanak egin ditu itzulpen batzuk.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Hebreeraren Akademiaren webgunea
- Zuckermann, Ghil'ad, 2003. Language Contact and Lexical Enrichment in Israeli Hebrew. Palgrave Macmillan. (ISBN 9781403917232 / ISBN 9781403938695)