Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 31° 46′ 20.34″ N, 35° 11′ 54.71″ E / 31.7723167°N,35.1985306°E / 31.7723167; 35.1985306

Hebreeraren Akademiaren egoitza, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean.

Hebreeraren Akademia, (hebreeraz: הַאֲקָדֶמְיָה לַלָּשׁוֹן הַעִבְרִית‎, Ha'academia Lalashón Ha'ivrit), Israelgo Parlamentuak edo Knessetek 1953an legez sortutako goi mailako instituzioa da. Akademiaren funtzioen artean gramatika, ortografia, transliterazio-arauak eta puntuazio diakritikoa ezartzea dago, beti hizkuntzaren garapen historikoa kontutan hartuta.

Akademiak 23 partaide ditu: hizkuntzalariak, Judaismo ikasketetan eta Bibliaren gaineko ikasketetan espezialistak, katedratikoak, idazleak, itzultzaileak, e.a. Akademiaren erabakiak Israelgo erakunde ofizial guztientzat derrigorrezkoak dira.

HelburuakAldatu

Hebreeraren Akademiaren helburuak, fundazio-aktaren arabera, hauexek dira:

  1. Hebreeraren lexikoa ikertzea eta biltzea, garai historikoen arabera.
  2. Hizkuntzaren historia eta egitura ikertzea.
  3. Egunerokotasunean zein bizitza akademikoan hebreeraren garapena zuzentzea eta bideratzea, haren izaeraren eta potentzialtasunaren arabera.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu