Connemara, irlanderaz Conamara Irlandako Galwayko konderriaren mendebaldean dagoen eskualdea da. Gaeltacht lurralde gaelikoaren inguru garrantzitsua da. Eskualde hau geografikoki nahiz hizkuntza aldetik Galway hiriaren mendebaldean hasi eta Galwayko badiaren kostaldean zehar, Clifden eskualdeko hiriburua iragan eta Connemara eskualdearen iparraldeko ertzean dagoen Leenaun edo Leenane udalerrian amaitzen da. 1980an Connemara Parke Nazionala eratu zen eskualdea babesteko.

Connemara
Conamara, Ireland.jpg
Geografia
Map
Koordenatuak53°31′31″N 9°56′17″W / 53.52523°N 9.938°W / 53.52523; -9.93853°31′31″N 9°56′17″W / 53.52523°N 9.938°W / 53.52523; -9.938
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Connacht
Irlandaren banaketa administratiboa Galwayko konderria
Connemarako ikuspegi bat.

IzenaAldatu

 
Galway eta Mayo konderrien mendebaldeko kokapen mapa: orlegiz, Joycen herrialdea irudikatzen da, gorriz Connemara eskualde historikoa eta arrosaz gaur egungo Connemara eskualdearen hedapena.

Gaur egun Connemara izenaz Corrib aintziratik medebaldera dagoen Galway konderriko mendebaldeko eremu guztiari deitu ohi zaio, baina hau berez ez da zuzena, honela Galway konderriko mendebaldeko Gaeltacht eremu osoan Connemarako zaku berdinean sartuz. Halere, historikoki Connemara eskualde historikoa gaur egungo eskualdea baino txikiagoa eta Galway konderriko mendebaldeko muturreko kostaldean kokatzen zen, hegoaldean Ros an Mhíl udalerrian hasi eta iparraldean Leenaun udalerrian amaitzen zelarik.

Gaur egungo Connemara eskualdea nahiz eskualde historikoaren hiburua Clifden udalerria da.

HerriakAldatu

Ondoko udalerri eta herriek osatzen dute barrutia:

IruditegiaAldatu

Herritar ezagunakAldatu

IrakurtzekoAldatu

  • GABIRIA, Julen: Connemara gure bihotzetan. Elkarlanean, Donostia, 2000. Bere zati bat Connemara eskualdean girotutako eleberria euskaraz.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu