Penteliko
Penteliko[1] (grezieraz Πεντέλη, antzinako erak: Pentele, Pentelikon edo Pentelicus, eta Vrilissos edo Vrilittos -grezieraz Βριλησσός, Βριληττός-, Mendeli Erdi Aroan) Atenastik ipar-ekialdera eta Maratondik hego-ekialdera dagoen mendi bat da. 1109 metroko altuera du.
Penteliko | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.109 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°04′53″N 23°52′57″E / 38.08144°N 23.8825°E |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | North Athens Regional Unit |
Antzinarotik bere haitzurdinagatik da ezaguna, Partenoia eta Akropoliko beste eraikin batzuk eraikitzeko erabili zena, baita antzinako kontaezinbeste eskultura egiteko ere. Haitzurdin uri, zuritasun uniformea izateagatik bereizten da, eguzkiaren argitan urrezko distira ematen dion ñabardura arin batekin.
Antzinako harrobia greziar gobernuak babestua dago, eta soilik Akropolia zaharberritzeko lehengaia lortzeko erabiltzen da.