Habanako katedrala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Katedrala aurretik ikusita.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 204
Kokalekua  Kuba
Eskualdea2 Latinoamerika/Karibe
Koordenatuak 23°08′29″N 82°21′07″W / 23.14139°N 82.35194°W / 23.14139; -82.35194
Izen ematea 1982 (VI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Habanako Sorkunde Garbiaren Ama Birjinaren katedrala (gaztelaniaz: Catedral de la Virgen María de la Concepción Inmaculada de La Habana) Habanako Habana Zaharrean dagoen eliz katolikoa eta eraikin enblematikoa da. Barroko estilokoa, eraikitzeko lanek 1748tik 1832 arte iraun zuten. Kubako eliz nagusia da. Habana Zaharrak 1982tik UNESCOren Gizateriaren Ondarearen izendapena du.

Historia aldatu

 
1882ko katedralaren grabatua.

XVIII. mendearen hasieratik Jesusen Lagundiak Habanan eliz bat egiteko asmoa azaldu zuen. 1704ko urriaren 24an Habanako Prokuradore Nagusiak, Luis Gonzalo de Carvajal proiektuaren aurrean aurkako jarrera azaldu zuen. Hamar urte baino gehiago behar izan zuten jesuitek baimena lortzeko, 1721ko abenduaren 19 arte. 1727ko apirilaren 5ean elizarentzat eta horrekin batera eraiki nahi zuten komenturako aukeratutako tokia ezarri zitzaien. 1748an otoiztegi bat eraikia zegoen. Dena dela, elizaren eraiki prozesua luzea izan zen. 1767an Jesusen Lagundia Amerikatik kanporatua izan zen eta horrek lanen jarraipena gelarazi zuen. Habano eliza nagusia oso gaizki zegoela eta, leku desberdinetara eraman zuten: hasieran, 1772an, san Filipe Neri otoiztegira eta, 1777ko abenduaren 9an, erdi eraikita zegoen jesuiten elizara. 1778an Felipe José de Trespalacios apezpikuak hasierako otoiztegia katedrala izateko lanak agindu zituen. Habanako katedrala Sorkunde Garbiaren Ama Birjinari eskaini zitzaion eta bere irudia da aldare nagusian ikus daitekeena. Juan José Díaz de Espada y Fernández de Landa apezpikuaren agindupean lanak aurrera jarraitu zuten.[1]

Kuba independentzia eskuratu arte, erdiko habeartean Kristobal Kolonen errautsak gorde ziren monumentu baten barruan. Behin kubatarrek askatasuna lortu, errautsak Santo Domingora eraman zituzten eta handik Sevillako katedralera.

Arkitektura aldatu

Katedrala, barroko estilokoa, Toskana korrientekoa, alboetan bi kanpandorre erakusten ditu. Tenplu osoa 34x36 metroko errektangulo baten gainean eraikia dago. Barruan hiru habearteko eliza da eta, alboetan, zortzi kapera ditu. Zolua marmol zuri eta beltzezkoa da. Barruko espazioak zutabe handiekin banatuta dago.

Eskulturak eta aldaretako urregintza lanak Bianchini italiarraren eskuetan egon ziren. Eskulturak Erroman egin ziren Antonio Solá eskultore espainiarraren gidaritzapean. Barruko margolanak, bestetik, Jean-Baptiste Vermay margolari frantsesak egin zituen. Badira ere, aldare nagusiaren atzealdean, Giuseppe Perovani margolari italiarraren hiru margolan hezeak.

Kaperen artean azpimarratzekoa da Loretoko Andre Mariarena, 1755an Morell de Santa Cruz apezpikuak kontsakratua. Lan hau Jesusen Lagundiaren eliza zenean egin zen; horrek justifikatzen du bere berezko sarrera izatea eta kanpotik ikusten den kupula laranaja kolorekoa.

Katedral honetan ere Kubako historian garrantzi berezia izan duten zenbait apezpiku eta pertsonai historikoak lurperatuta daude.[2]

Katedralaren aurrean izen bereko plaza dago, Habanako ezagunetariko bat, eraikuntza kolonialez inguratuta: Arcos Markesaren Jauregia, 1720an eraikitakoa eta gaur egun Arte Kolonialaren museoa den Bayona Etxeko jauregia eta Aguas Claras Markesaren jauregia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Habanako katedrala