Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena Europako alderdi komunisten koordinakundea da. Ekimenak Europa osoko 29 alderdi kide ditu. Greziako Alderdi Komunistak Ekimenaren sortzaile nagusienetariko bat izan zen.
Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena Initiative of communist and workers’ parties of Europe | |
---|---|
Sorrera | 2013ko urriaren 1a |
Ideologia politikoa | Komunismo Marxismo-Leninismo Antikapitalismo Euroeszeptizismo Internazionalismo |
www.initiative-cwpe.org | |
Greziako Alderdi Komunistaren ekimena. |
2013ko urriaren 1an sortu zuten eta sorrera bileran haren Idazkaritzako kideak Eslovakiako Alderdi Komunista, Espainiako Herrietako Alderdi Komunista, Greziako Alderdi Komunista, Hungariako Langileen Alderdia, Irlandako Langileen Alderdia, Italiako Alderdi Komunista, Letoniako Alderdi Sozialista, Suediako Alderdi Komunista eta Turkiako Alderdi Komunista izango zirela hautatu zuten.[1]
Ekimenaren helburua "Europari eta bereziki Europar Batasunari buruzko gaien ikerketan eta azterketan laguntzea, haren eremuan ezartzen den ildo politikoa eta langileen bizitzan eragina duena, halaber, alderdien jarrera bateratuen lanketan laguntzea eta haien elkartasunaren koordinazioa eta bestelako ekimenak" da.[2]
Alderdi kideak
aldatuAntzinako kideak
aldatuHerrialdea | Alderdia |
---|---|
Txekia | Bohemia eta Moraviako Alderdi Komunista |