Unai Elorriaga Zubiaur
Unai Elorriaga Zubiaur (Barakaldo, Bizkaia, 1980ko ekainaren 22a) euskal herritar txirrindularia da, pistan aritzen dena. Madison eta Omnium modalitateetan espezializatu da.
![]() | |
Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Unai Elorriaga Zubiaur |
Jaiotza data | 1980ko ekainaren 22a (40 urte) |
Jaiotza herria | Barakaldo |
Jaiotza herrialdea | Bizkaia |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | Cespa-Euskadi |
Modalitatea | Pista |
Trebetasuna | Madison |
Profesional taldea(k) | |
2003-2004 | Cafes Baque |
Garaipen nagusiak | |
Caliko pistako Munduko kopan puntuazioa 2011-n |
2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du lehen aldiz, Joan Llanerasekin batera. Errepidean ere aritu da, izan ere 2003 eta 2004an Cafes Baque taldean jokatu zuen, baina ez zuen garaipenik lortu.
BiografiaAldatu
Umea zelarik, Bilboko S.C. Casco Viejo elkartean hasi zen, txirrindularitza eskolan. Errepidean hasi zen. Maila hona zuela laster erakutzi zuen eta talde desberdinetan egon zen, lasterketak irabazten. Junior mailan adibidez, Gorlizko Andra Mari Saria irabazi zuen, bere taldekidearen aurretik.
Afizionatu mailan 36 lasterketa irabazi zituen, baina bigarren eta hirugarren hainbatetan egin zuen. Ohikoa zen, lehiatzen zuen lasterketan hiru honenen artean amaitzea. Horrela, Profesionaletara pasa zen, Cafes Baque taldean 2003an, eta bere lehenengo lasterketan (Mallorkan), postu hona lortu zuen. Hala ere, eta bi urte pasa zituen arren, ez zuen garaipenik lortu errepidean.
Gero, nahiz eta errepidean aritu zen pistara birzuzendu zuen bere prestakuntza eta Cespa-Euskadi taldearekin lorpen garrantzitsuak lortu zituen.
PalmaresaAldatu
PistanAldatu
2007Aldatu
- Europako Txapelketa (Omnium).
- Espainiako Txapelketa (Madison).
2008Aldatu
- Melbourne Madison.
2009Aldatu
- Espainiako Txapelketa Puntuaketan.
2011Aldatu
- Espainiako Txapelketa Scratch.
- Cali Puntuaketa.
2012Aldatu
- UCIko Txapelduna Puntuaketan.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |