Gobi
Gobi[1] (mongolieraz: Говь, txineraz: 戈壁; pinyinez: gē bì) Txinako iparraldea eta Mongoliako hegoalde artean dagoen basamortua da. Munduko basamorturik nagusienetakoa da. Iparraldean Altai mendiak eta Mongoliako estepak, hego-mendebaldean goi-ordoki tibetarra eta iparraldeko Txinako ordokia hego-ekialdean ditu. Gobi mongolieraz "basamortua" esan nahi du.
Gobi | |
---|---|
Говь | |
![]() Gobi basamortua Barne Mongolian. | |
Eskualdea |
![]() ![]() |
Koordenatuak | 42° 30′ N, 103° 00′ E / 42.5°N,103°EKoordenatuak: 42° 30′ N, 103° 00′ E / 42.5°N,103°E |
Eremua | 1.295.000 km² |
Luzera | 1.500 km. |
Zabalera | 800 km. |
Punturik garaiena | (2.400 m.) |
Punturik beherena | Nemegt arroa (900 m.) |
Tenperatura gorena | 38 °C |
Tenperatura baxuena | -43 °C |
Prezipitazioa | 10-250 mm/ur |
Baliabideak | Kobre |
Historikoki, Gobi Mongoliar inperioaren zati bat izan da eta Zetaren bideak zeharkatu du.
KlimaAldatu
Gobiren klima aldakorra da oso tenperatura aldetik, ez bakarrik urtean zehar baita 24 ordutan ere.
Urteko batez bestekoa | –2,5 °C | +2,8 °C |
Urtarrilako batez bestekoa | –26,5 °C | –16,5 °C |
Uztailako batez bestekoa | 17,5 °C | 19,0 °C |
Muturrak | 38,0 °C eta –43 °C | 33,9 °C eta –47 °C |
Neguko batez besteko gutxiengo tenperaturak –40 °C dira eta udako batez besteko tenperatura beroenak 45 °C. Prezipitazio gehiena udan jasotzen da.
EkoeskualdeakAldatu
Gobi bost basamortu eta erdibasamortu-ekoeskualdetan banatu daiteke:
- Ekialdeko estepak 281.800 km2 azalera du. Txinako Barne Mongoliako goi-ordokitik Mongoliarantz hedatzen da.
- Ala Shan erdibasamortu-goi-ordokia iparraldetik Gobi Altai mendilerrotik Helan mendietara hedatzen dena.
- Gobi lakuen haranaren basamortu-estepa, hegoaldetik Gobi Altai mendietatik iparraldeko Hangai mendietara hedatzen dena.
- Junggar arroaren erdibasamortua iparraldeko Altai mendietatik hegoaldeko Tian Shan mendilerrora hedatzen dena.
- Taklamakan basamortua Tian Shan, goi-ordoki tibetarra eta Pamir mendien artean kokaturik.
1911 baino lehengo esplorazioakAldatu
Hona hemen esploratzaileen zerrenda:
- Marco Polo (1273-1275)
- Jean-François Gerbillon (1688-1698)
- Eberhard Isbrand Ides (1692-1694)
- Lorenz Lange (1727-1728 eta 1736)
- Fuss eta Alexander G. von Bunge (1830-1831)
- Hermann Fritsche (1868-1873)
- Pavlinov eta Z.L. Matusovski (1870)
- Ney Elias (1872-1873)
- Nikolai Przhevalsky (1870-1872 eta 1876-1877)
- Zosnovsky (1875)
- Mikhail V. Pevtsov (1878)
- Grigory N. Potanin (1877 eta 1884-1886)
- Béla Széchenyi kondea eta Lajos Lóczy (1879-1880)
- Grum-Grzhimailo anaiak (1889-1890)
- Pyotr Kuzmich Kozlov (1893-1894 eta 1899-1900)
- Vsevolod I. Roborovsky (1894)
- Vladimir A. Obruchev (1894-1896)
- Karl Josef Futterer eta Dr. Holderer (1896)
- Charles-Etienne Bonin (1896 eta 1899)
- Sven Hedin (1897 eta 1900-1901)
- K. Bogdanovich (1898)
- Ladyghin (1899-1900) eta Katsnakov (1899-1900)
ArteanAldatu
1977ko, Close Encounters of the Third Kind pelikulan, S.S. Cotopaxi itsasontziak Habanarako bidean zihoazela, galdu egiten da eta Mongoliako Gobin agertu.
2004ko Flight of the Phoenix pelikula Gobin galdutako hegazkinari buruzkoa da.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. Noiz kontsultatua: 2013-02-10.