Close Encounters of the Third Kind
Close Encounters of the Third Kind (euskaraz Hirugarren Motako Hurbileko Topaketak) 1977ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da.
Filma honek Oscar Sarietarako nahiz BAFTA sarietarako izendapen ugari jaso zituen.
Argumentua
aldatuGau batez, AEBtako Indiana estatuko udalerri batean, bere etxetik hurbil Roy Neary-k (Richard Dreyfuss) zeruan objektu hegalari misteriotsu batzuk ikusi ditu. Ordutik aurrera ikusi duena ulertutzeko obsesionatu eta bere emaztetik (Teri Garr) urruntzen joango da. Bstalde, horrelako gertakarien lekuko izan den Jillian Guiler (Melinda Dillon) izeneko emakumeak babes emango dio. Elkarrekin heuren bizitzak nashatu dituen misterioari erantzun bat topatzen saiatuko dira. Era berean, Claude Lacombe (François Truffaut) frantziarraren ardurapeko nazioarteko zientzialari talde bat Objektu Hegalari Ezezagunen agerpenak eta fenomenu arraroei buruzko ikerketa bati ekin diote.
Aktoreak
aldatu- Richard Dreyfuss: Roy Neary
- François Truffaut: Claude Lacombe
- Teri Garr: Ronnie Neary
- Melinda Dillon: Jillian Guiler
- Bob Balaban: David Laughlin
- Cary Guffey: Barry Guiler
- Shawn Bishop: Brad Neary
- Adrienne Campbell: Sylvia Neary
- Justin Dreyfuss: Toby Neary
- Lance Henriksen: Robert
Izenburua
aldatuFilmaren Hirugarren Motako Hubileko Topaketak ufologian Hynek Sailkapenaren arabera hurbileneko topaketa motak izendatzeko era da. RR3 mota (3a hurbileko topaketa, OHE bat edota haren barneko izakiak ikustean izan ohi da.
Filmak 5 motararterainoko (RR5) topaketak erakusten ditu, azkenean protagonistek OHE batetako izakiekin harremanetan jartzea lortzen duten arte. Halere, RR5 mota aurretik Josef Allen Hynekek burututako sailkapena baina berriagoa da.
Kode musikala
aldatuEstralurtarrekin harremanetan jartzeko balioko duen kode musikala da, doinua jotzeko ARP 2500 sintetizatzaile modular handi bat erabili zen, halere soinu banda John Williams musikagileak konposatu zuen. Spielbergek soinu banda baina askoz ere sinpleagoak zen doinua eskatu zuen, hau 5 notetara mugatua zegoen erronka batean bilakatu zelarik. Williams eta bere hurbilekoek zuzendariari 5 notetatko doinu ugari proposatu zizkioten, azkenean filma entzuten dena aukeratu zelarik.
Doinua honako hau da: Sol (4) La (4) Fa (4) Fa (3) Do (4). Parentesi arteko zenbakiek zortzidunaren zenbakiak adierazten dituzte.
Kode musikal hau filma eta telebista saio askotan parodiatua izan da. Adibide gisa:
- 1979: Moonraker : James Bondek veneziar laborategi batean sartzeko erabiltzen duen kode musikala.
- 1982: Deux heures moins le quart avant Jésus-Christ : Julio Zesarren ihesa ahalbideratzen duen kode musikala.
- South Park marrazki bizidun telesaileko hamabigarren denboraldiko No hi ha més Internet izeneko seigarren atalean, ez dabilen «internet» sarearekin harremanetan jartzeko kode musikala.
- Daft Punk musika taldearen hasierako emanaldi guztietan jo ohi da. Era berean Muse ingeles musika taldeko Matthew Bellamy abeslari eta gitarrajoleak The Haarp tour, Live from Wembley diskoko Knights of Cydonia abestia jotzen hasi aurretik doinu musikal hau erabili zuen.