Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (jaiotzez Petrus Leopoldus Ioannes Antonius Joachim Pius Gotthardus; Viena, 1747ko maiatzaren 5a - Viena, 1792ko martxoaren 1a) 1790-1792 bitartean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Hungaria, Kroazia eta Bohemiako erregea eta Austriako artxidukea izan zen. Gaitasun handiko agintari erreformista, despota ilustratua deitutakoa, izan zen[1].
Biografia
aldatuFrantzisko I.aren semea eta Josef II.aren anaia eta ondorengoa izan zen. Toskanako Duke Handia izan zen 1765-1790 urteetan, Leopoldo I.a izenez, eta Argien Mende hartako despotismoaz gobernatu zuen urte haietan. Austriara jo zuenean, ordea, uko behar izan zien Josef II.a anaiak aurreraturiko erreforma askori, Frantziako Iraultzaren eraginaren beldur.
Herbehereak (1791) eta Lieja (1791) hartu zituen konkistan eta amaiera eman zien turkiarren aurkako gatazkei (Sistovako bakea, 1791). Frantziako Maria Antonieta erreginaren anaia bazen ere, zuhur jokatu zuen Frantziako Iraultzaren aurrean. Frantzisko II.a bere ondorengoak egin zuen Frantziaren aurkako gerrarako deia.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Leopold II Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |