La Madeleine harpea (okzitanieraz: Abric de la Magdalena; frantsesez: Abri de la Madeleine) Okzitaniako Périgord eskualde historikoko Tursac udalerrian (Frantziako Dordoina departamendua) dagoen aztarnategi arkeologikoa da, Paleolito amaierako Madeleine kulturari izena eman diona. Édouard Lartetek aurkitu eta induskatu zuen 1863 eta 1865 artean. Harpe honetan Goi Paleolitoko arte higigarriko pieza ugari aurkitu dira.

La Madeleine harpea
(Okzitanieraz) Abric de la Magdalena
Map
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Dordoina
BarrutiSarlat-la-Canédako barrutia
Kantonamenducanton of Saint-Cyprien
Frantziako udalerriTursac
Koordenatuak44°58′1″N 1°2′11″E
Ezaugarriak
Bisitagarriaez
Margoakez
Aztarnakbai
Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Bolian landutako bisontea, La Madeleine harpean aurkitua. Les Eyzies-de-Tayac-Sireuilgo Musée national de Préhistoire.

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii
Erreferentzia 85
Kokalekua  Frantzia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Leku hau Erdi Aroan okupatua izan zen. Zati batean harkaitzean zulatutako eliza eta gazteluaren hondakinak ditugu orduko herrixka trogloditaren lekukoak.

UNESCOk 1979an gizateriaren ondare izendatu zuen, Vézère ibarrean dauden historiaurreko beste 146 aztarnategirekin eta 25 haitzulo apaindurekin batera.

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu