Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa

traineru txapelketa

Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa denboraldi-aurrean antolaturiko estropada da. Ohikoa baino distantzia luzeagoan jokatzen da Legution.

Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa
Sorrera 2016
Herria Legutio (2018tik aurrera)
Antolatzailea Euskadiko Arraun Federazioa
Parte-hartzaileak Euskal Herriko traineruak
Modalitatea erlojupekoa
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria Zierbena (4)
Emakumezkoak:
Euskal Herria San Juan (2)
Euskal Herria Donostiarra (2)
Azken ekitaldia 2021
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Euskal Herria Zierbena
Emakumezkoak:
Euskal Herria Donostiarra
Beteranoak:
Euskal Herria Fortuna
Webgunea Arraunketako Euskal federakundea

Historia aldatu

Lehenengo ekitaldia 2016an izan zen Bilbon, 7.408 metroko distantzian, eta Deustu Arraun Taldeak antolatu zuen. Bigarrena, 2017an, Pasai San Pedron jokatu zen Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta, hiru miliako distantzia klasikoan; Pasaiako erlojupeko traineru estropadarako ere baliagarria izan zen. 2017ko ekitaldian, emakumezkoen traineruek ere jokatu zuten txapelketa, eta baita beteranoen traineruek ere. Guztira 46 traineru elkartu ziren Pasaian.

2018tik aurrera, Legutioko urtegian egin da (6.000 m-ko distantzia gizonentzat, 4.000 m-koa emakumeentzat).[1]

Gizonezkoen txapelketa aldatu

Lekua Urtea      
Bilbo 2016 Zierbena (¹) Kaiku Portugalete
Pasaia 2017 Hondarribia Donostiarra Zierbena
Legutio 2018 Zierbena Hondarribia Donostiarra
Legutio 2019 Zierbena Hondarribia Ondarroa
Legutio 2020 Zierbena Donostiarra Isuntza
Legutio 2021 Zierbena Donostiarra Ondarroa

(¹) 2016ko lehenengo ekitaldian denborarik onena Hondarribiak egin bazuen ere, deskalifikatua izan zen arraunlari bat modu desegokian inskribatzeagatik. Ondorioz Zierbenak jaso zuen txapela.[2]

Garaipenak

Elkartea Garaipenak Urteak
     Zierbena 5 2016, 2018, 2019, 2020, 2021
     Hondarribia 1 2017

Emakumezkoen txapelketa aldatu

Lekua Urtea      
Pasaia 2017 San Juan Orio Arraun Lagunak
Legutio 2018 San Juan Orio Hibaika
Legutio 2019 Orio Arraun Lagunak Hondarribia
Legutio 2020 Donostiarra Orio Deustu
Legutio 2021 Donostiarra Orio Hondarribia

Garaipenak

Elkartea Garaipenak Urteak
     San Juan 2 2017, 2018
     Donostiarra 2 2020, 2021
     Orio 1 2019

Beteranoen txapelketa aldatu

Lekua Urtea      
Legutio 2020 Badok 13 (Zarautz) Fortuna Iberia
Legutio 2021 Fortuna¹ Mundaka Bilbao
  • ¹ 2021. edizioan hasiera batean Badok 13 (Zarautz) izan zen irabazlea baina ondoren epaileek deskalifikatu egin zuten.
Elkartea Garaipenak Urteak
     Badok 13 (Zarautz) 1 2020
     Fortuna (Donostia) 1 2021

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu