Badok 13 Beteranoen Arraunketa Elkartea
Badok 13 beteranoen arraun talde bat da Zarauzko eta Orioko arraunlariak biltzen dituena. Kolore grisa erabiltzen du.
Badok 13 | |
---|---|
Sorrera | 2012 |
Herria | Zarautz-Orio, Gipuzkoa |
Patroia(k) | Juan Angel Garmendia |
Kolorea(k) | grisa |
Trainerua | Branka |
Palmaresa | 3 ABE Liga 3 Euskadiko Txapelketa 6 Gipuzkoako Txapelketa |
2024 | 1.a (ABE Liga) |
Kolorea
aldatuBranka traineru grisarekin aritzen dira eta elastikoa ere grisa erabiltzen dute. Zarautz Arraun Elkartearen barneko trainerua zenean sariak jasotzerakoan kolore urdineko elastikoak janztez zituzten[1], eta 2023tik aurrera Orioren elastiko horiak janzten dituzte[2].
Historia
aldatu2012an Zarautz Arraun Elkarteak beteranoen taldea sortzea erabaki zuen eta 2014an hasi ziren Beteranoen Ligan. Aurreneko estropada ordea 2013ko Oriaren jeitsiera izan zuten eta irteeran 13. postua egokitu zitzaienez hortik atera zuten talde berriarentzako izena, Badok 13[1]. 2018. urtean Zarauzko eta Orioko eta Getariako elkarteetako beteranoak sartu ziren taldean eta mailak nabarmen egin zuen gora[3]. Urte hartan bigarren egin zuten Ligan eta bost estropada irabazi zituzten. 2019an Liga irabazi zuten, jokoan jarritako estropada guztietan gailenduz. Arraunlari ugari zituenez B traineruak ere estropada guztietan egin zuen arraun, gonbidatu gisa[1].
2020koa bertan behera utzi zen COVID-19 pandemiaren erruz eta 2021ean nagustitasun handiz itzuli dira. 2021ean Ligaz gain txapelketak ere antolatu ziren eta zarauztarrek Gipuzkoakoa eta Euskadikoa irabazi zuten. Liga horretan Amaia Aramendik arraun egin zuen eta Beteranoen liga irabazi duen aurreneko emakumezkoa izan zuen[3]. 2022an apalago ibili zen taldea.
2023tik aurrera Orio Arraunketa Elkartea da taldearen arduraduna[4] eta Badok 13 edo Badok 13 Orio izenaz ezagutzen da.
Palmaresa
aldatu- ABE Traineruen Liga:
- Txapeldun (3): 2019, 2021, 2024.
- Bigarren (1): 2018.
- Euskadiko Traineru Txapelketa
- Txapeldun (3): 2019, 2021, 2024.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa
- Txapeldun (1): 2020.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa
- Txapeldun (6): 2018, 2019, 2021, 2022, 2023, 2024.
Denboraldiak
aldatuUrtea | ABE Liga | Euskadiko txap. |
---|---|---|
2014 | ? | - |
2015 | 8.a | - |
2016 | 7.a | - |
2017 | 7.a | - |
2018 | 2.a | - |
2019 | Txapelduna | Txapelduna |
2020 | - | - |
2021 | Txapelduna | Txapelduna |
2022 | 4.a | 6.a |
2023 | 2.a | 2.a |
2024 | Txapelduna | Txapelduna |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-07-30). «Paladaz palada, BETERANOEN LIGAn EGONKORTU DA ZARAUZKO BADOK 13» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).
- ↑ «Beterano mailako Gipuzkoako Traineru Txapelketa irabazi du Badok 13k - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
- ↑ a b «Badok 13, gailurrera bigarrenez - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-24).
- ↑ «Badok 13 beteranoen ontziak XII. Kontxako Estropada irabazi du - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).