Van (aintzira)

Van[1] (turkieraz: Van Gölü, armenieraz: Վանա լիճ) Turkiako aintzirarik handiena da, eta herrialdearen ekialdeko muturrean dago. Sumendi jatorriko ur gaziko aintzira bat da, bere urentzako irteerarik gabe, bere emaria, inguruko mendietatik jaisten diren ibai ugarietatik jasotzen duena. 120 kilometroko luzera eta 80ko zabalera du, eta 3755 kilometro karratuko azalera hartzen du. Garaierari dagokionez, itsasoaren mailatik 1.719 metrora dago. Bere ekialdeko ertzean, Van dago Van probintzia turkiarraren hiriburua dena.

Van (aintzira)
Lakevanlandsat.jpeg
Datu orokorrak
Garaiera 1.640 m
Luzera 120 km
Zabalera 80 km
Azalera 3.755 km²
Sakonera 171 m
Bolumena 607.000 hm³
Geografia
Koordenatuak 38° 38′ 00″ N, 42° 49′ 00″ E / 38.633333333333°N,42.816666666667°E / 38.633333333333; 42.816666666667Koordenatuak: 38° 38′ 00″ N, 42° 49′ 00″ E / 38.633333333333°N,42.816666666667°E / 38.633333333333; 42.816666666667
Herrialdea Turkia
Lurraldea Van
Hidrografia
Ibaiadarrak
Betebidea
Erresidentzia denbora 145 a
Arroaren azalera 12.500 km²

Aintzira, Pleistozeno garaiko uneren batean eratu zen, Nemrut sumendiaren laba koladek Mus lautadarako mendebalderako irteera itxi zutenean. Gaur egun lo, sumendia, aintziraren mendebaldeko ertzaren ondoan dago, eta aktibitaterik gabeko beste sumendi bat nagusi da iparraldeko zatian.

Aintzirako urak, aberatsak dira sodio karbonatoan eta lurrinketa bidez ateratako beste gatz batzuetan, garbigarri bezala erabiltzen direnak.

Aintzira, nekazal eremuez inguratuta dago, fruta-arbolez eta labore zelaiekin.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu