Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa

Espainiako Errugbi Ligako 3. maila

Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa, izen ofiziala Euskal Liga, Euskadiko Errugbi Federazioak antolatzen duen errugbi txapelketa da. Bi mailatan banaturik dago. EAEko, Nafarroako eta Errioxako taldeek parte hartzen dute, eta 2018tik Lapurdiko Sarako Izarrak ere. Gaur egun Espainiar Estatuko hirugarren mailari dagokio, eta irabazleak Ohorezko B mailara igotzeko promozioa jokatzeko eskubidea du.[1] 2014 arte, Lehenengo Nazional maila ere egon zen tartean.

Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa
Antolatzailea Euskadiko Errugbi Federazioa
Sorrera ?
Eremua Euskal Herria EAE
 Nafarroa
 Errioxa
Taldeak 10 (lehen mailan)
Igoera Ohorezko B maila
Txapelduna Elorrio (2022-23)
Webgunea www.ferugby.es

Lehiaketa sistema aldatu

Euskal Ligaren barnean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako taldeak daude. 2018an Sarako Izarra Rugby talde lapurtarra ere sartu zen. 2016-17 denboralditik aurrera, taldeak bi mailatan antolaturik daude. Lehen mailan 10 talde daude eta bi itzuliko liga jokatzen dute, denak denen aurka. Txapelduna Ohorezko B mailara igotzeko play-offetarako sailkatzen da.[1] Bigarren mailan, talde kopuruaren arabera, bi edo hiru multzo egiten dira. Urte batzuetan hirugarren maila ere osatu da.

Ligako puntuak honela banatzen dira:

  • garaipena: 4 puntu
  • berdinketa: 2 puntu
  • erasoko bonusa, 4 entsegu edo gehiago lortzen dituen taldeari: puntu bat
  • defentsako bonusa, 7 puntu edo gutxiagoko aldeaz galtzen duen taldeari: puntu bat

Lehen maila aldatu

Denboraldia Txapelduna Bigarrena
2000-01[2] Club Atlético San Sebastián Gaztedi
2001-02[3] Getxo B Ximut Zarautz
2002-03[4] Getxo B Elorrio
2003-04[5] Ximut Zarautz Bera Bera
2004-05[6] Kakarraldo Gaztedi
2005-06[7] Eibar Kakarraldo
2006-07[8] Zarautz Getxo B
2007-08[9] Zarautz Mungia
2008-09 Ordizia B Santander
2009-10 Bera Bera B Gernika B
2010-11 Gernika B R.C. Rioja
2011-12 Universitario Bilbao Irun
2012-13 La Unica Getxo B
2013-14[10] BRT Menditarrak Ordizia B
2014-15 Ordizia B Universitario Bilbao
2015-16 Gaztedi Universitario Bilbao
2016-17 La Unica Gaztedi
2017-18 La Unica Ordizia B
2018-19 Universitario Bilbao Gaztedi
2019-20[oh 1] La Unica Durango
2020-21 Sarako Izarra Durango
2021-22 La Unica Sarako Izarra
2022-23 Elorrio Getxo B

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskadiko Errugbi Federazioa. Euskadi Rugby, euskadirugby.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-10).
  2. 2000-01 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
  3. 2001-02 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
  4. 2002-03 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
  5. 2003-04 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
  6. 2004-05 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-9-2).
  7. 2005-06 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-10).
  8. 2006-07 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-10).
  9. 2007-08 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-11).
  10. 2013-14 denboraldia. ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-12).

Oharrak aldatu

  1. COVID-19 pandemiaren erruz, 2020ko martxoan liga bertan behera gelditu zen, eta une hartan zegoen sailkapena ofizial bihurtu.

Kanpo estekak aldatu