Club de Fútbol Fuenlabrada
Club de Fútbol Fuenlabrada futbol talde madrildarra da, 1975ean Fuenlabrada hirian sortutakoa. 2018-19 denboraldian Espainiako bigarren mailara igotzea lortu zuen lehen aldiz.
Ezizena(k) | Kirikos, Fuenla | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1975 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia |
Estadio Fernando Torres edukiera: 3.000 lagun inaugurazioa: 2011 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 8.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
Club de Fútbol Fuenlabrada 1975 urtean sortu zen Club de Fútbol San Esteban (1971) eta Agrupación Deportiva Fuenlabrada (1974) elkartzerakoan. Behe mailatan hasi zen jokatzen, La Aldehuela estadioan, eta 1986an Hirugarren mailara igo zen. Hurrengo urteetan taldea indartu egin zen eta hainbat play-offetanhuts egin ondoren 1994 urtean lortu zuen Bigarren B mailara igotzea. Ordutik maila biak tartekatu izan ditu. 2011 urtean Fernando Torres estadioa inaugauratu zuen.
2018-19 denboraldian Bigarren B mailako txapelduna izan zen eta Bigarren Mailara igotzea lortu zuen. Denboraldi bikaina egin zuen eta igoera play-offetara sailkatzear egon zen, baina COVID-19 pandemiak harrapatu zuen eta hainbat jokalarik positibo eman zutenez erabakiorra izan zitekeen azken partida ezin izan zuen behar zenean jokatu. Eskaera ordea onarru zioten eta hiru aste beranduago jokatu zen partida, baina azken minutuan jasotako golaren ondorioz 8. postuarekin konformatu behar izan zuen[1].
UniformeaAldatu
|
|
|
|
|
DatuakAldatu
2020-21 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 0
- Denboraldiak 2. mailan: 2
- Denboraldiak 2. B mailan: 18
- Denboraldiak 3. mailan: 14
- Ligako posturik onena: 1.a Bigarren B mailan (2018-19)
Azken urteetako ibilbideaAldatu
Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa |
---|---|---|---|
2004-05 | Bigarren B maila | 16.a | - |
2005-06 | Bigarren B maila | 6.a | - |
2006-07 | Bigarren B maila | 10.a | 2. itzulia |
2007-08 | Bigarren B maila | 18.a (jeitsi) | - |
2008-09 | Hirugarren maila | 10.a | - |
2009-10 | Hirugarren maila | 5.a | - |
2010-11 | Hirugarren maila | 8.a | - |
2011-12 | Hirugarren maila | 1.a (igo) | - |
2012-13 | Bigarren B maila | 5.a | 3. itzulia |
2013-14 | Bigarren B maila | 6.a | 2. itzulia |
2014-15 | Bigarren B maila | 12.a | 2. itzulia |
2015-16 | Bigarren B maila | 11.a | - |
2016-17 | Bigarren B maila | 3.a | - |
2017-18 | Bigarren B maila | 3.a | 1/32 |
2018-19 | Bigarren B maila | 1.a (igo) | 2. itzulia |
2019-20 | Bigarren maila | 8.a | 2. itzulia |
2020-21 | Bigarren maila | 1/16 |
Irabazitako txapelketakAldatu
2018-19
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Bertan behera Deportivo-Fuenlabrada, COVID-19an 7 jokalarik positibo eman ondoren» Euskal Irrati Telebista 2020-07-20 Noiz kontsultatua: 2020-07-27.
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Fuenlabradaren webgune ofiziala
2020-21 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | |
---|---|
Albacete | Alcorcón | Almería | Cartagena | Castellón | Espanyol | Fuenlabrada | Girona | Las Palmas | Leganés | Logroñés Lugo | Málaga | Mallorca | Mirandés | Ponferradina | Rayo Vallecano | Oviedo | Sabadell | Sporting Gijón | Tenerife | Zaragoza |