Eskizofrenia (albuma)

Eskizofrenia (diskoa)» orritik birbideratua)

Eskizofrenia Eskorbuto punk talde santurtziarraren lehenengo bakarkako LParen izena da, Bilbonson Estudios Pan-Pot estudioan grabatutako diska 1984ean eta Twins argitaletxearen eskutik argitaratu egin zena.

IngurugiroaAldatu

Hainbat lan txikiago batzuk atera (Jodiendolo Todo, Zona Especial Norte) eta Euskal Herriko panorama politikoan ospe txarra lortu ondoren haien jarrera apatridarengatik ("A la mierda el pais vasco"ren moduko abestietan sumatu daitekena), Euskal Rock Erradikalatik aparte gelditu ziren eta leku askotan jotzea debekatu egin zieten. Hala ere, taldeak ez zuen etsitu eta haien lehen diska ofiziala izango zena grabatu zuten: Eskizofrenia.[1] Hasieran hainbat diskoetxek ezetza eman zieten, Sardi Lennonen laguntzaz Twins Producciones diskoetxe madrildarrak Bilboko "Bilbonson Estudios Pan-Pot"en grabatzea eskeini zieten arte. Diska hemezortzi abestiz osatuta dago, eta horietatik gehienak maketetan aurkitu daitezke baina aukerarako berriro grabatu egin zituzten. Emaitza 38:17 minututako diska azkar eta ongi grabatu bat izan zen. Hala ere, albuma ez zuen arrakasta handia lortu hasieran, argitaletxea ez baitzen asko mugitu berria zabaltzeko. Momentu horretan Jose Mari Blascok Soñua argitaletxea sortu zuen eta Eskorbutori eskaini zion zigiluaren parte izateko, baina haien erantzuna argia izan zen: "Rocka ez dauka aberririk, euskalduna ezta ere".[2] Euskal Rock Erradikalaren etiketa muntai politiko komertzial bat zela uste zuten, eta ezetz honen ondoren betiko gaiztakerituak gelditu ziren.[3]

Diskan maketetan ateratako abesti gehienak agertzen ziren, baina lau abesti berri gehituz:

  • Introducción (Sonidos de guerra): Diska irekitzen duen abestia da, gudaren aurkako manifestua. Jarrera bakezale hau abiadura handian jo zuten, amorruz abestutako hitzekin lagunduz.:
  • Antes de las guerras: Abesti sinple baino esanguratsua, berriro ere guda kritikatuz baina orain era ironiko batean[4]
  • Nadie es inocente: Ondorengo diskari izena emango zion Anti Todo jarrera erakusten dute abesti honetan, estribillo indartsu eta esanguratsu batekin.[5]
  • Eskizofrenia: Diskari izena ematen dion abestia, haien hitzetan, taldearen jarrera eroa deskribatzen duen gaixotasuna.[6]
  • Anekdota moduan, "Rogad a Dios por los Muertos" abestian letra aldatu zuten estribilloaren azkeneko zatian, "Los testículos me cortaría por la calavera del Rey Juan Carlos", "Los testículos me cortaría por la calavera del Rey de bastos"rengatik aldatuz.

AbestiakAldatu

    1. «Introducción (Sonidos de guerra)» – 2:43
    2. «La increíble vida de un ser vulgar» – 1:52
    3. «Ratas rabiosas» – 2:09
    4. «Cualquier lugar» – 1:27
    5. «Mierda, mierda, mierda» – 1:38
    6. «Rogad a Dios por los muertos» – 3:38
    7. «El exterminio de la raza del mono» – 2:40
    8. «Antes de las guerras» – 1:15
    9. «Sociedad insociable» – 2:41
    10. «Os engañan» – 1:44
    11. «Mucha policía, poca diversión» – 1:32
    12. «¡Oh no! Policía en acción» – 2:58
    13. «Nadie es inocente» – 1:52
    14. «Busco en la basura» – 2:04
    15. «Eskizofrenia» – 1:42
    16. «Criaturas al poder» – 1:57
    17. «¿Dónde está el porvenir?» – 2:08
    18. «Ratas en Bizkaia» – 2:43[7]

TaldekideakAldatu

LaguntzaileakAldatu

  • Iñaki Bilbao - Soinu ingenieroa
  • Pablo Cabeza - Argazkilaria
  • Javi Lennon - Soinu eta produkzio teknikaria[9]

ArgitalpenakAldatu

  • 1984, Producciones Twins (LP, Album)
  • 1995, Discos Suicidas (CD, Album)
  • 2011, Munster Records (LP, Album)[10]
  1. (Gaztelaniaz) «Trata de Historia de eskorbuto, Segunda parte» EL PUNK NUNKA MUERE 2005-12-09 . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  2. Skorbutin66 (2010-03-30) «Luxa kontra el tekno!!: ESKORBUTO - ESKIZOFRENIA (1985)» Luxa kontra el tekno!! . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  3. (Gaztelaniaz) «Eskorbuto – Eskizofrenia (1984)» Ciclotimia Zondica 2014-02-08 . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  4. (Gaztelaniaz) «Letra 'Antes De Las Guerras' de Eskorbuto - musica.com» musica.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  5. (Gaztelaniaz) «Letra 'Nadie es inocente' de Eskorbuto - musica.com» musica.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  6. (Gaztelaniaz) «Letra 'Eskizofrenia' de Eskorbuto - musica.com» musica.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  7. (Gaztelaniaz) «Eskorbuto – Eskizofrenia (1985)» Sangre Española 2014-09-27 . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  8. Eskizofrenia by Eskorbuto . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  9. (Gaztelaniaz) Eskizofrenia 2017-05-24 . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.
  10. (Ingelesez) «Eskorbuto - Eskizofrenia» Discogs . Noiz kontsultatua: 2018-02-26.

Kanpo estekakAldatu