Los demenciales chicos acelerados

Los demenciales chicos acelerados Eskorbuto santurtziar punk taldearen estudioko laugarren albuma da, 1987an argitaratua Discos Suicidas diskoetxearen eskutik. Geroago, Twins diskoetxeak lana berrargitaratu zuen azal ezberdin batekin. Taldearen lehenengo estudioko diska bikoitza izan zen eta baita bakarra, Impuesto Revolucionario zuzenean grabatutako diska izan baitzen.[1]

Los demenciales chicos acelerados
Musika motaPunk
Iraupena01:05:14
HizkuntzaGaztelera
DiskoetxeaDiscos Suicidas, Twins
taldearen kronologia
Ya no quedan más cojones (1986) 1987 Las más macabras de las vidas (1988)

Grabaketa eta edukia aldatu

Los demenciales chicos acelerados rock opera bat izatea bilatzen du, hainbat gai albumaren abesti askotan errepikatzen dira eta denek ildo elkarbanatu bat daukate. Lanaren gaia politiko lotsagabe baten eboluzioa da, jendea manipulatzen duena etengabe eta azkenean bere berekoitasuna dela eta eraila bukatzen duena bere kideen eskuetan. Soilik horrela ulertu daitezke "Las multitudes sois un estorbo", "Saldré airoso de los atentados preparados por mi asesor de imagen" edo "Gritando ante la gentuza" bezalako esaldiak. 1988an Iosuk eta Juanmak ahotsa jarri zioten rock opera honen narrazioari Radio Euskadiren saio batentzat. Fantasia politikozko trama honek albumaren azalean agertzen diren argazkiak azaltzen ditu: Eskorbuto taldeak politiko lotsagabe hau Nazien edo Franco diktadorearen maila berean parekatzen du, demokraziari kritika latza eginez.[2]

Narrazio ildo honetaz aparte, albumean bi abesti zaharren birgrabaketak agertzen dira ere: "Ratas rabiosas" eta "Enterrado vivo", "Más allá del cementerio"-ren estudioko bertsio batez aparte. Gainera, taldeak teklatuak sartu zituen Aitor Amezagaren eskutik, hurrengo albumean ere teklatuen atzean egongo zena.[3]

Azal originala oso probokatzailea izan zen, Hitleren eta nazien argazkiekin eta Espainiako banderarekin atzealdean, "De interés nacional" idazpenarekin. Guzti hau Iosu eta Jualmaren argazkiekin Hitlerri eskua ematen. 1995ean Discos Suicidas diskoetxeak lana berrargitaratu zuen, kasete bikoitz, binilo bikoitz eta CD bikoitz formatuan.[4]

Abestiak aldatu

A Aldea aldatu

  1. "A pesar de todo" – 4:46
  2. "Los demenciales chicos acelerados"– 3:14
  3. "La canción del miedo" – 3:35
  4. "Mucho más fácil" – 3:10
  5. "Las multitudes son un estorbo" – 3:45

B Aldea aldatu

  1. "Paz, primero guerra" – 5:20
  2. "La marcha del siglo XX" – 3:27
  3. "Jodiéndolo todo" – 2:40
  4. "Tragedia" – 2:10
  5. "Asesinar la paz" – 3:45

C Aldea aldatu

  1. "Trabajo Sucio" – 2:01
  2. "Con mujeres" – 1:53
  3. "Hipócritas" – 2:52
  4. "Ciudad conflictiva" – 3:10
  5. "Más allá del cementerio" – 3:59

D Aldea aldatu

  1. "El infierno es demasiado dulce" – 4:09
  2. "Ratas rabiosas" – 2:11
  3. "Sálvelo" – 3:17
  4. "Enterrado vivo" – 3:18
  5. "No es fácil" – 2:14[5]

Taldekideak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Los demenciales chicos acelerados. 2017-12-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  2. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Los Demenciales Chicos Acelerados» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Eskorbuto – Los Demenciales Chicos Acelerados (1987)» Ciclotimia Zondica 2015-06-26 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  4. (Ingelesez) «MUNSTER RECORDS - Munster - Los demenciales chicos acelerados» munster-records.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  5. «Los Demenciales Chicos Acelerados - Eskorbuto | Songs, Reviews, Credits | AllMusic» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Eskorbuto - Los demenciales chicos acelerados.» El Portal del METAL (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).

Kanpo estekak aldatu