Ireki menu nagusia
Afrika Korpseko armarria.

Deutsches Afrika Korps (DAK) Bigarren Mundu Gerran zehar italiar gudalosteari laguntzeko asmoz 1941an Afrikako iparraldera bidalitako alemaniar indar militarrak izan ziren.

BuruzagitzaAldatu

Indar hauen komandantea Erwin Rommel zen, Basamortuko Azeria (alemanaz Wüstenfuchs) ezizenaz ezagunagoa.

HistoriaAldatu

Tropa hauek oso ondo prestatuta egon ziren. Horrela, hasieran aurrera egin zuten etengabe, eta Hitlerrek sekulako konfidantza jarri zuen haiengan. Hala ere, baliabideren eskasia inposatu zen eta El Alameingo guduan galtzaile atera eta gero haien plangintza deuseztu zen: gudaroste aliatuak aurrea hartu zuten Ipar Afrikako Kanpainan eta Afrika Korpsak Tunisiatik alde egin behar izan zuten Italiaruntz.

PortaeraAldatu

Portaera bikaina izan zuen, egoera kaskarrean britainiar indarren aurka borrokatuz. Azkenik, 1942ko urriaren 23an Bernard Montgomery jeneralaren agindupeko indarrek bigarrengo El Alameingo guduan garaitu zituzten, gudarostearen dekadentzia ekarriz.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Afrika Korps