Lizarraga (Ergoiena)

Ergoienako kontzejua
Artikulu hau Ergoienako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lizarraga».

Lizarraga Ergoienako herriburua da. Kontzejua bitan zatituta dago, Dorrao eta Unanu dauden moduan. Lizarragako herrigune nagusia ere bitan banatuta dago eta maldan eraikia dago, alde batetik Goiko-Karrika eta bestetik Beko-Karrika ditugula.

Lizarraga
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaErgoiena
Geografia
Koordenatuak42°52′31″N 2°02′03″W / 42.875277777778°N 2.0341666666667°W / 42.875277777778; -2.0341666666667
Garaiera610 metro
Demografia
Biztanleria175 (2023)

Udalerri modernoa sortu zuen fusioaren aurreko 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da.

Kontzejuburua Unai Navarro Aristorena da.

Azken urteetako populazio datuak:

URTEA POPULAZIOA
1999 224
2004 212
2009 212
2014 194
2019 172

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Herrigune nagusiak ipar-mendebaldean Etxarri-Aranatz, ipar-ekialdean Unanu, hego-ekialdean Dorrao eta hegoaldean Urbasako mendigunea mugakide ditu.

Mendatea

aldatu

Lizarragako mendateak Etxarri-Aranatz (Sakana) eta Lezaun (Lizarrerri) lotzen ditu.

Urbasa

aldatu

Urbasako mendilerroa herriaren hego-mendebaldean altxatzen da, Baiza (1.183 m) izanda tontorrik gertuena.

Kultura

aldatu

Ondare artistikoa

aldatu
 
San Donato baseliza
  • San Klemente parrokia gotikoa (Beko-Karrikan).
  • San Donato, San Martin, San Adrian eta San Migel baselizak.
  • Apezanekua etxea (Beko-Karrikan).

Festak

aldatu

Ekainaren 20an San Adrian jaiak hasten dira, eta udazkenean San Klementeak, azaroaren 21ean.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa