Elia Eudozia
Elia Eudozia, (latinez: Aelia Eudocia Augusta; grezieraz: Αιλία Ευδοκία Αυγούστα; Atenas, c. 401 – Jerusalem, 460) Bizantziar Inperioko edo Ekialdeko Erromatar Inperioko enperatriza izan zen, eta V. mendeko literatoa. Teodosio II.a enperadorearen arreba Pulkeriak babestuta, enperadorearekin 421ean ezkondu zen. Gero eta eragin handiagoa izan zuen senarrarengan, eta horrek Pulkeriaren etsaitasuna ekarri zion, batez ere 439. urtean.
Elia Eudozia | |||
---|---|---|---|
421 - 450 ← Elia Eudoxia - Pulkeria → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Athenais, Athenaïs | ||
Jaiotza | Atenas, 400(e)ko hamarkada | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Jerusalem, 460ko urriaren 21a (49/59 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Leontius | ||
Ezkontidea(k) | Teodosio II.a (421 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Teodosiar leinu | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, idazlea eta subiranoa | ||
Lantokia(k) | Bizantziar Inperioa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Santutegia | |||
August 13 (en) | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristaua |
Biografia
aldatuElia Eudozia 400 inguru jaio zen Atenasen, jatorri grekoko familia batean[1]. Eudoziaren izena Athenais zen, Pallas Athena jainkosa paganoaren babesean gurasoek aukeratua. Leontzio sofistaren alaba izan zen, Atenasko Akademian erretorika irakaslea,eta literaturan eta erretorikan prestakuntza handia jaso zuen berarengandik. Aita aberatsa zuen eta etxe bikaina zuen Akropolian.
Historia tradizionalaren arabera, Joan Malalasek eta beste batzuek kontatzen duten bezala, bere anaiek zuen ondare txikia kendu zioten, eta Konstantinoplako gortean konpondu nahi izan zuen arazoa. Haren dohainek atentzioa eman zioten Teodosioren ahizpari, Pulkeriari, eta konpainiako dama bihurtu eta enperadorearen emazte izateko prestatu zuen[2].
Bataiatu ondoren, aurreko izena alde batera utzi zuen, eta Aelia Licinia Eudocia izena hartu zuen[3]; Teodosio II.a enperadorearekin ezkondu zen 421. urteko ekainaren 7an; bi urte beranduago, Lizinia Eudoxia alaba jaio ondoren, augusta titulua jaso zuen. Enperatriz berriak bere anaiak saritu zituen, Valerio kontsul eta gero Traziako gobernadore eginez, eta bestea, Gesio, Iliriako prefektua.
Beste historialari garaikide batzuek, hala nola Sokrates Eskolastikoak eta Juan Panongoak, xehetasun horietako asko berresten dituzte, baina ez dute aipatzen Pulkeriak Eudoziaren eta haren anaiaren arteko ezkontzan izandako esku-hartzea. Hori dela eta, Eudoziaren jardueren beste xehetasun batzuk ulergarriagoak dira; esate baterako, gortean duen eragin handiaren erabilera, paganoak eta juduak jazarpenetik babesteko. Bere leku pribilegiatutik kultura bultzatu zuen, gramatikariz eta filosofoz inguratuta.
438. eta 439. urteetan, erromesaldia egin zuen Jerusalemera, eta zenbait erlikia eder eraman zituen berarekin[4]; Antiokian egon zenean, bertako senatuarekin jarri zen harremanetan estilo helenikoan[5], eta funtsak banatu zituen eraikinak konpontzeko. Itzuli zenean, Pulkeria jeloskor zegoelako eta Paulino bere babestuarekin, lanbideen jaunarekin, intriga bat zegoela uste zutelako mehatxatu zuten[6]. Azken hau hil zutenean 440an, Jerusalemera erretiratu zen, eta han, ofizial bat hiltzea leporatu zioten, bi jarraitzaile hiltzera bidalia. Hori dela eta, langile inperialen zati bat kendu zioten. Hala ere, eragin handia izan zuen; 453ko siriar monofisisten matxinadan sartu zen arren, azkenean Pulkeriarekin adiskidetu zen eta berriro onartu zuten eliza ortodoxoan. Jerusalemen hil zen 460ko urriaren 20an, eta azken urteak literaturari eskaini zizkion.
Kristautasuna kultura klasikoarekin nahastea
aldatuEudozia Atenasko hezkuntza sofistiko tradizional eta klasikoan hazi eta hezi zuten, baina helburua hezkuntza pagano klasikoa eta kristautasuna nahastea zen. Enperatriz gisa zuen boterea erabili zuen irakasleak eta hezkuntza ohoratzeko, eta hori oso garrantzitsua zen bere bizitzan.
Eudoziak Konstantinoplan eraiki zuen San Polieutoken eliza originala, eta Anizia Juliana birbilobak VI. mendean zabaldu eta egokitu zuen neurri handi batean.
Ondorengoak
aldatuEudoziak eta Teodosio II.ak hiru seme-alaba izan zituzten:
- Lizinia Eudoxia (422-462). Lehenbizi Valentiniano III.arekin ezkondua eta gero Petronio Maximorekin.
- Arkadio. Gizonezko seme bakarra, gurasoak baino lehenago hil zen.
- Flazila. 439. urtean hil zen.
Idazlana
aldatu- Berre senar Teodosio II.aren omenezko poema bat sasanidei irabazi izanagatik[7].
- Antiokiako San Zipriano martiriari buruzko hiru liburu.
- Antiokiaren goraipamena.
- Hitzaldi nabarmena hiri honetan.
- Oktateukoaren parafrasia hexametrotan, Daniel eta Zakariasen liburuen metafrasia
- Bertso homerikoetan egindako Pasioaren Historia batek (zentoi batek[8]) Patrizio gotzainaren erredakzioa osatzen zuen, eta Joan Zonarasek haren berri ematen du.
Ondarea
aldatu- Jerusalemgo egutegi liturgikoak bere oroimena gordetzen du urriaren 19an, berak finantzatutako eliza ugarietako batean: Jerusalemgo San Esteban basilika, gerora komentu dominikoa eta, gau egun, Jerusalemgo eskola bibliko eta arkeologiko frantsesaren egoitza[9].
- Apostolo Zeno poeta veneziarrak Atenaïde libretoaren argumentua atera zuen Eudozia eta Teodosio II.aren ezkongai-aldi eta ezkontzaren historiatik. Antonio Vivaldik jarri zion musika opera serio honi.
- Eudozia irudi nabarmena da Judy Chicagoren The Dinner Party-ren instalazio-piezan, eta Heritage Flooreko 999 izenetako bat da[10].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Eudocia | Byzantine empress | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ «The History of the Decline and Fall of the Roman Empire, by Edward Gibbon (chapter32)» web.archive.org 2008-08-06 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ «Roman Emperors - DIR Aelia Eudocia» www.roman-emperors.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Frantsesez) Sommerard, Alexandre Du. (1838). Les arts au Moyen âge: en ce qui concerne principalement le palais romain de Paris, l'hotel Clusny.... Cechenev (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ "Eudoziak berak, Atenasko filosofo pagano baten alabak, fede berria zabaldu zuen onarpen handiko giro batean. Bere herentzia helenikoaz jabetuta, Antiokiako herritarrei egindako bere diskurtso ospetsuan bezala, bere poesia-dohainak Zakarias eta Danielen profezien metafrasira eta Antiokiako San Ziprianoren legendaren erakusketara zuzendu zuten. ".
- ↑ Eudocia Augusta. (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ménage, Gilles. (2012-09-19). Historia de las mujeres filósofas. Herder Editorial ISBN 978-84-254-3029-9. (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Domínguez, Óscar Prieto. (2010-01-01). ««De alieno nostrum»: el centón profano en el mundo griego» Ediciones Universidad de Salamanca (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ «École Biblique et Archéologique» www.ebaf.edu (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ «Brooklyn Museum: Eudocia» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).