Lizinia Eudoxia
Lizinia Eudoxia (Konstantinopla, 422 – 493) Teodosio II.aren eta jatorri grekoko Elia Eudoziaren alaba da. Valentiniano III.a enperadorearen emaztea eta haren ondorengo Petronio Maximorena, Mendebaldeko enperatriza izan zen. Alarguna, Afrikan gatibu hartu zuten, eta gero askatu 462an.
Lizinia Eudoxia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konstantinopla, 422 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Konstantinopla, 493 (egutegi gregorianoa) (70/71 urte) |
Familia | |
Aita | Teodosio II.a |
Ama | Elia Eudozia |
Ezkontidea(k) | Valentiniano III.a Petronio Maximo |
Seme-alabak | |
Leinua | Teodosiar leinu |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Jatorria
aldatuArkadio enperadorearen eta Elia Eudoxiaren iloba zen aita aldetik. Ama aldeko aitona Leontzio sofista atenastarra izan zen.Teodosio II.aren eta Elia Eudoziaren alaba, hiru urte zituela, Valentiniano III.ari (orduan 6 urtekoa) ezkon-hitza eman zioten, 425eko urriaren 23an.
Lehen ezkontza
aldatu437. urteko urriaren 29an, Tesalonikan, Valentiniano III.a lehengusuarekin ezkondu zen, Mendebaldeko enperadorearekin. Bikoteak Teodosioren leinuaren bi erdien batura markatu zuen. Sokrates Konstantinoplakoak, Chronicon Paschalek eta Martzelino Komesek erregistratu zuten ezkontza[1]. 438. urtean Ravenara jarraitu zuen enperadorea. Bi alaba izan zituzten, Eudoxia, Hunerikorekin ezkonduko zena[2], Genseriko bandaloen erregearen semearekin, eta Plazidia, Gaudentzioren seme Aeziorekin. Eragin handia izan zuen gobernuan. Eudoxia 439. urtean jaio ondoren, Augusta titulua jaso zuen. Bi alaben jaiotzak eta bizitzak Priskok, Prokopiok, Joan Malalasek eta Chronicon Paschalek josota dituzte[1].
454ko irailaren 21ean, Valentiniano III.ak Aezio hil zuen bere eskuz sastakaiaz. Orduan, konspirazio bat antolatu zen enperadorea hiltzeko. 455. urtean, Erromako Marteren Zelaian enperadorea hil zuten[3].
Bigarren ezkontza
aldatuEnperadorea hil ondoren, Petronio Maximo kolaboratzailearekin ezkontzera behartu zuten; hau, seguru asko, bere senarraren hilketa prestatu zuena izan zen. Valentiniano hil ondoren, Petronio Maximok duintasun inperiala lortu zuen, Mendebaldeko Augusto. Malko kronista bizantziarraren arabera, "Erroman atsekabetuta eta senarraren hilketaren ondorioz tirano Maximorekin haserre, Afrikako errege Genseriko bandaloari Maximoren kontra deitu zion, Erroman gobernatzen baitzuen. Bat-batean Erromara iritsi zen bere indarrekin eta hiria harrapatu zuen, eta Maximo eta bere indar guztiak suntsituta, jauregia ere suntsitu zuen, eta brontzezko estatuak ere eraman zituen. Bizirik atera ziren senatariak ere gatibu gisa eraman zituen, euren emazteekin batera; haiekin batera, Afrikako Kartagora eraman zituen Eudoxia enperatriza, Plazidia alaba, Olibrio patrizioaren emaztea, garai hartan Konstantinoplan zegoena, eta baita Eudoxia dontzeila ere. Itzuli ondoren, Genserikok Eudoxia gazteari, Lizina Eudoxia enperatrizaren alabari, eman zion bere seme Huneriko ezkontzeko, eta biak izan zituen, ama eta alaba, ohore handiz"[4].
Uste da horrekin Eudoxiak bere koinataren, Justa Grata Honoriaren, adibideari jarraitzen ziola. Hark Atila izeneko hunoen erregeari deitu zion, nahi gabeko ezkontza baten aurka laguntzera. Prosperoren arabera, bandaloak iritsi zirenean, Maximo Erroman zegoen. Hiritik alde egiteko baimena eman zion jende guztiari. Bera ere alde egiten saiatu zen, baina esklabo inperialek hil egin zuten.
Alargun
aldatuHiru emakumeak zazpi urtez egon ziren preso Kartagon. 462. urtean, Leon I.ak, Ekialdeko enperadore erromatarrak, diru-kopuru handia ordaindu zuen Eudoxiaren eta haren alaba Plazidiaren askatasuna lortzeko. Eudoxia Konstantinoplara itzuli zen hogeita bost urteren ondoren, Plazidia ondoan zuela. Eudoxia Afrikan geratu zen Hunericoren emazte gisa, eta haren seme Hilderiko bandaloen errege izan zen 523 eta 530 artean[5][6].
Ondarea
aldatu- Txanpon batzuk beren efigiearekin egin ziren, aurrez aurre, moneta bizantziarrek hartuko duten aurkezpenaren arabera, eta ikur kristauekin:
- SALVS REIPVBLICAE, Eudoxia eserita, gurutze bat eta globoa gainean dituela;
- VOT(is) XXX MVLT(is) XXXX, Eudoxia zutik erakutsiz, zetro eta gurutze bat globo baten muntatuta.
- Lizinia Eudoxia eta haren senarra, Valentiniano III enperadorea, 2019an Glénat eta Cerf argitaletxean: Léon le grand, défier Attila (France Richemonden gidoia, Stefano Carloniren marrazkia, Luca Merliren koloreak) liburuan agertzen dira; ekintza 452. urtean garatzen da, Atila eta haren hunoak Erroma arpilatzeko mehatxua egiten zutenean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Prosopography of the Later Roman Empire. 2021-12-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Hunneric. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hinojo, Pablo Fuentes. (2004). Gala Placidia: una soberana del imperio cristiano. Editorial NEREA ISBN 978-84-89569-98-0. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Malko, Chro. 366
- ↑ «Roman Emperors - DIR Licinia Eudoxia» www.roman-emperors.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ «SPAIN: VANDALS, SUEVI & VISIGOTHS» fmg.ac (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).