Miguel Herrán
Miguel Ángel García de la Herrán (Málaga, Espainia, 1996ko apirilaren 25a), Miguel Herrán izenarekin ezagunagoa, aktorea eta motoziklista da. Gizonezko aktore onenaren Goya saria irabazi zuen 2016an. Oso ezaguna egin zen La casa de papel telesaileko "Río" eta Élite telesaileko Christian pertsonaiak interpretatzeagatik.
Miguel Herrán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atajate, 1996ko apirilaren 25a (28 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta motorcyclist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuMiguel 1996ko apirilaren 25ean jaio zen Malagan, Espainian. Umea zelarik, Madrilera joan zen bizitzera amarekin, Chamberi auzora. Ez zitzaion gustatzen eskola, eta automobil-mekanikaria izan nahi zuen helduarora iristean.
Karrera
aldatuDaniel Guzmán aktore eta zuzendariak aurkitu zuen «espaloiko casting» bat egiten, A cambio de nada filmarentzat. Horrela, Darío rola lortu zuen, eta handik gutxira aktore berri onenaren lehen Goya saria irabazi.[1]
2017an, Atresmediak La casa de papel telesaila estrenatu zuen. Bertan, Miguelek ''Río''[2] interpretatzen dau. Telesail horretan Álvaro Morte, Úrsula Corberó[3][4], Pedro Alonso, Alba Flores aktoreak agertzen dira besteak beste.
2018. urtearen hasieran, Netflix-ek iragarri zuen Miguel Herrán Elite telesailaren parte izango zela, (Christian pertsonaia interpretatzen).[5] Gainera, urte horren apirilaren erdialdean Erroman ospatu zan See What 's Next ekitaldian, La casa de papel telesailaren denboraldi berri bat iragarki zen.[6]
2019an, La casa de papel telesailaren hirugarren zatia estreinatu zen Elite telesailaren bigarren denboraldiarekin batera. Hori dala eta Herrán ezin izan zuen bi telesail horien grabaketak bateratu; horregatik, Elite atal bakar batean agertu ahal izan zuen.[7]
2019ko irailean, Daniel Calparsoro zuzendutako lapurreta-thriller pelikula bat filmatzen hasi zen, Hasta el cielo, Jorge Guerricaechevarría gidoilarekin. 2020ko abenduaren 18an estreinatu zen film luze honetan Luis Tosar (Rogelio), Carolina Yuste (Estrella) eta Asia Ortega (Sole) ere parte hartu zuten.[8]
2020ko apirilaren 3an, La casa de papel telesailaren laugarren denboraldia atera zen eta 2020ko abuztuan telesail horren bosgarren denboraldia filmatu eta azken denboraldia izango zela jakinarazi zen.[9][10]
2021eko abuztuan, Modelo 77 grabatu zuen, Alberto Rodríguez eta Javier Gutiérrez zuzendutako filma.[11] Filma Espainiako zinema aretoetan egongo da ikusgai 2022ko irailaren 23tik aurrera.
2022ko apirilaren 1ean Daniel Guzmán zuzendutako Canallas filma estreinatu da.[12]
2022ko uztailean Los Farad filmatzen hasi zen. Amazon Prime Video-ko telesail original bat, eta bertan Oskar antzeztuko du, 80ko hamarkadan Marbella arma-trafiko batean sartuta egongo den gaztea. Mariano Barroso zuzendutako telesailean, Sara Farad bizia emango dion Susana Abaitua ere izango da.[13]
Filmografia
aldatuZinea
aldatuUrtea | Izenburua | Rola | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2015 | A cambio de nada | Darío Buendía Saíz | Daniel Gúzman |
2016 | 1898. Los ultimos de Filipinas | Soldado Carvajal | Salvador Calvo |
2017 | El guardián invisible | Miguel Ángel | Fernando González Molina |
2018 | Alegría, tristeza | Borja | Ibon Cormenzana |
2018 | Tiempo después | Ray | José Luis Cuerda |
2020 | Hasta el cielo | Ángel | Daniel Calparsoro |
2022 | Canallas | Brujo (gaztea) | Daniel Gúzman |
2022 | Modelo 77 | Manuel Gómez | Alberto Rodríguez |
Telebista
aldatuUrtea | Izenburua | Rola | Notak |
---|---|---|---|
2017-2021 | La casa de papel | Aníbal Cortés <Rio> | 41 atal |
2018-2019 | Élite | Christian Várela Exposito | 9 atal |
2024 | Asalto al Banco Central | Número 1 | 5 atal |
Sariak eta nominazioak
aldatuUrtea | Kategoria | Izenburua | Emaitza |
---|---|---|---|
2016 | Rebelazio aktore honena | A cambio de nada | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Izenburua | Emaitza |
---|---|---|---|
2016 | Rebelazio aktore honena | A cambio de nada | Nominatua |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «El Goya que salvó mi vida» El Español 2016-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Frantsesez) «Rio» Wiki La Casa de Papel (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ «ursula-corbero-and-miguel-herran-talk-about-their-romance-for-the-first-time-2017» my.creator.gr (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ «ursula-corbero-loca-de-amor-por-su-miguelito-divino-2017» my.creator.gr (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Frantsesez) «La Casa de Papel : trois des acteurs réunis dans une nouvelle série Netflix !» purebreak.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todo lo que sabemos (de momento) sobre la tercera temporada de 'La casa de papel'» www.antena3.com 2018-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Frantsesez) «Elite : le teaser et la date de diffusion de la série Netflix avec les stars de La Casa de Papel» purebreak.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Silvestre, Por Juan. (2020-10-15). «Tráiler de ‘Hasta el cielo’, de Daniel Calparsoro» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción, Por Juan Arcones y. (2021-12-05). «'La casa de papel', T5: todo sobre la temporada final» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sí, habrá quinta (y hasta sexta) temporada de 'La Casa de Papel'» El Español 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ Press, Europa. (2021-07-28). «Alberto Rodríguez inicia el rodaje de 'Modelo 77', protagonizada por dos presos en la Transición» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blanes, Pepa. (2022-02-05). «'Canallas', la película de Daniel Guzmán sobre la España que sobrevive» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Amazon Prime Video ficha a Miguel Herrán y Susana Abaitua para protagonizar 'Los Farad'» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).