Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartea
Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartea[1] edo COVITE[1] (jatorrizko izena, gaztelaniaz: Colectivo de Víctimas del Terrorismo en el País Vasco, hortik datorkio COVITE sigla) 1998an terrorismoaren Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat biktimek osaturiko elkartea da, ETAren kontra. 400 familia bazkide baino gehiago ditu, eta ETAren eta GALen terrorismoaren biktimez osatuta dago.[erreferentzia behar] COVITEren helburu nagusia «terrorismoaren eta erradikalizazioaren kontra borrokatzea» da.[2] Egungo presidentea Consuelo Ordóñez da.[3]
Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartea (COVITE) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazi asmorik gabeko elkartea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Lehendakaria | Consuelo Ordóñez |
Historia | |
Sorrera | 1998 |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
1999. urtetik, elkarte honek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du; 2003. urtetik 2013. urte arte, EAEko gobernuak 331.811 euro esleitu zizkion aurrekontu publikotik.[4] Hala ere, 2013ko uztailean, COVITEk gogor kritikatu zuen Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza plana, «ETAren terrorearen historia erabat disolbatzen» zuelakoan.[4]
COVITEren Nazioarteko Saria
aldatu2002an elkarteak 'COVITEren Nazioarteko Saria' sortu zuen, biktimen alde egindako lana saritzeko:
- 2002: Guardia Zibil, Polizia Nazional eta Ertzaintzaren TEDAX taldeak
- 2003: Antonio Beristain, kriminologoa.
- 2004: Saïda Benhabiles, aljeriar ekintzailea.
- 2005: Javier Gómez Bermúdez, epailea
- 2006: Iñaki Arteta, zinema zuzendaria
- 2007: Carlos Herrera, kazetaria
- 2008: Terrorismoaren aurkako espainiar-frantziar polizia lankidetza
- 2009: Berriozarko Bakearen aldeko Auzokoak, elkartea
- 2010: Rogelio Alonso, Florencio Domínguez Iribarren eta Marcos García Rey, idazleak
- 2011: Joseba Arregi, politikaria
- 2012: Alfredo Tamayo, teologoa
- 2013: María José Grech, historialaria
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Lagundu iezaguzu» COVITE.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
- ↑ «Nortzuk gara?» COVITE.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
- ↑ Alonso, J. M.. (2014/03/15). «Covite se encara con los 'huidos' y les pide colaboración con la Justicia» El Mundo.
- ↑ a b Telleria, Enekoitz. «Biktimen diru sakabanatua» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala