Kemetismo
Kemetismoa Egiptoko mitologian oinarritutako nahiko erlijio berri bat da. Bere ezaugarriak hauek dira: panteista, monista eta hetoneista.
Historia
aldatuTalde esoteriko asko antzinako Egiptoaren inguruko mitologiaren gaineko interesa erakutsi duten historian zehar. Egiptoko sinboloak eta mistizismoa, adibidez, Masoneriak eta Hermetismoak erreibindikatu dituzte; mugimendu horien elementu asko, batez ere estetikoak, Egiptotik hartutakoak dira. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, bestetik, Egiptoko mitologian oinarritutako talde esoterikoak antolatu ziren, esaterako Golden Dawn Orden Hermetikoa eta Aleister Crowleyk sortutako Thelemako Ordena, nahiz eta azken honek kemetismoarekin loturarik ez izan. Elkarte horien erritoen eta zeremonien sustraiak antzinako mitologia horretan bilatu behar dira.
Nolabait, Kemetismoak Egiptoko orain lau mila urtetako erlijioaren jarraipena izan nahi du.
Joerak
aldatuHauek dira kemetismoaren egungo joera nagusiak:
- Kemetismo ortodoxo, wicca izandako Tamara Siuda-ren irakaskuntzetan oinarritzen da. Tamara Siuda Netjer Etxearen burua eta Haitiko vuduaren apaizemea da.[1]
- Wicca Kemetika, neopaganismo egipziarra wiccaren egiturarekin eta kemetismoaren eraginarekin nahastuta.
- Betiko Iturriaren Tenplua. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zuten, 1975an.[2]
- Neo-Atonismo, Akenaton faraoiak bultzatutako erreforma monoteistan oinarritutakoa.
- Ausar Auset Elkartea (Antzinako egipzieraz Osiris eta Isisen elkartea esan nahi du) beltz nazionalismoaren erlijioa, afrozentrista, beltz arrazaren nagusitasuna aldarrikatzen du.[3]
- Seten Tenplua (xeper.org) XX. mendeko 70. hamarakadan Michael Aquino-k sortu zuen. Eskola iniziatikoa eta okultista da, batez ere Set jainkoan zentratuta.
Bibliografia
aldatu- Hart, George. A Dictionary of Egyptian Gods and Goddesses. Routledge, 1986.ISBN 0-415-05909-7.
- Hornung, Erik. Conceptions of Barney in Ancient Egypt: The One and The Many. Cornell University Press, 1982. ISBN 0-8014-1223-4.
- Lesko, Barbara. The Great Goddesses of Egypt. Università dell'Oklahoma, 1999. ISBN 0-8061-3202-7.
- Meeks, Dimitri. Daily Life of the Egyptian Gods. Università di Cornell. ISBN 0-8014-3115-8.
- Morenz, Siegfried. Egyptian Religion. Cornell Paperbacks. ISBN 0-8014-8029-9.
- Ritner, Robert Kriech. The Mechanics of Ancient Egyptian Magical Practice. Istituto Orientale dell'Università di Chicago, 1993. ISBN 09189867563.
- Siuda Logan, Tamara. The Neteru of Kemet: An Introduction. Eschaton Productions, 1994. ISBN 1-57353-105-7.
- Siuda Logan, Tamara. The Ancient Egyptian Prayerbook. 2005. ISBN 1-894981-04-9. Sito oficial.
- TCannon Reed, Elle. The circle of Isis. 2001
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20110706145153/http://www.legba.biz/chitatann.html
- ↑ Marilyn C. Krogh; Brooke Ashley Pillifant, Kemetic Orthodoxy: Ancient Egyptian Religion on the Internet: A Research Note, Sociology of Religion (2004).
- ↑ Asante & Mazama (2005). Encyclopedia of Black Studies. Sage Publications. p. 104.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Italieraz): Isisen kultoa.
- (Ingelesez): Kemetismo ortodoxoa
- (Ingelesez): Casa di Netjer
- (Ingelesez): Kemetic Interfaith Network