Duat
Duat (Tuat, Akert, Amenthes edo Neter-khertet ere deitua) egiptoar mitologiako Behe Mundua zen, Osirisen epaiketa-tokia: hor, hilaren izpirituak noraezean ibili behar zuen, izaki gaizto eta beste arrisku batzuk saihestuz, Hilen Liburuan deskribatzen den bezala; hainbat atetatik igaro behar zuen, bidaiaren hainbat etapatan, Ateen Liburuan deskribatuak.
Mundu zerutiar bat: Dat
aldatuPiramideen testuek, Egiptoko Antzinako Inperioan grabatuak, Dat izena ematen diote eta Lurraren gainean dagoen mundu zerutiar gisa agertzen da. Haren gainean, Raren erresuma zerutiarra dago: hara faraoi hila bakarrik hel zitekeen. Horusek gobernatzen zuen, izaera zerutiarreko belatz jainkoak. Anubis "Sartaldekoak" izenaz izendatutako gizakien izpirituen nagusi da, Piramideetako testuetan, hil ondoren, beheragoko zeru horretara joaten ziren. Bertan, oraindik erabat puruak ez ziren izpirituak zeuden. Orion konstelazioa hantxe kokatzen zuten.
Piramideetako testuek adierazten dutenez, mundu zerutiarrean purifikazio toki batzuk zeuden ur masa itzelekin; urrutiago zegoen, antza, Raren erresuma zerutiarra eta are urrutiago, Nuneko sakonune ulergaitzak.
Sinesmen aldaketaren ondorioz, zerua Behe Munduan: Duat
aldatuSinesmenek eboluzionatu zutenean, Osiris Duateko jauna bilakatu zen: garai hartantxe kokatu zen beheko zeru hura Behe Munduan, beheko zeru bat, lurraren azpian. Egiptoko Inperio Berrian, jada pentsatzen zen Duat lurraren azpiko behe mundua zela, lurrazpian kokatua: handik, Ra eguzki jainkoak mendebaldetik ekialdera bidaiatzen zuen gauean zehar. Antzinako egiptoarrek eguna 24 ordutan banatzen zuten, hamabi eguzki argiaren zatian, Rak zerua bere eguneko txalupan igarotzen zuena, eta beste hamabi gauean, Harantzagoko Munduari zegozkionak, Rak gaueko txalupan Duateko lurralde ilunak igarotzen zituenean, eta bertan, egunero, Apepen aurka borrokatzen zen.
Halaber, egiptoarren izpirituak haraxe haraxe joaten ziren hil ondoren. Duaten egitura eta hilen izpirituek jasan beharreko arriskuak Ateen Liburuan eta Hilen Liburuan deskribatzen dira.
Duat mundu konplexua izanik, toki misteriotsu eta jeinu onuragarriz eta kaltegarriz beteta, Inperio Berritik aurrera, Amduateko Liburua idatzi zen: hango geografia eta izakiak azaltzen ziren, gidaliburutzat erabiltzeko.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Sakratua denaren ikur eta zeinuak. Egiptologia.org
- (Gaztelaniaz) Piramideen testuak Egiptologia.org