Piramideetako Testuak

Piramideetako Testuak arao, sorginkeria eta erregu multzo bat da, Egiptoko Antzinako Inperioko piramideetako hilobietako pasabide, aurrekamera eta kameretan grabatuta daudenak, faraoiari Duatean lagundu eta haren berpiztea eta betiereko bizitza ziurtatzeko asmoarekin. Testu bilduma bat dira, dirudienez, inongo ordenarik gabe, oso antzinako sinesmen erlijioso eta kosmologikoei buruz, hil zeremonian zehar erabili bide zirenak: batzuk jada agertzen dira lehen bi dinastietako hilarri eta mastabetan.

Piramideetako Testuak
Jatorria
Egilea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. XXIV. mendea[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako liburuak]]
Argitaratze-data1894
Jatorrizko herrialdeaAntzinako Egipto
Ezaugarriak
Genero artistikoaancient Egyptian funerary texts (en) Itzuli eta Araoa
HizkuntzaOld Egyptian (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiaAntzinako Egiptoko erlijioa
Unisen piramidearen hondakinak Saqqaran. Hor, lehen Piramideetako Testuak grabatu ziren.

Lehendabiziko aldiz, V. dinastiako azken faraoi Unisen piramideko hilobi kamerako harresietan grabatu ziren. Egiptoarrek "Akatsgabeak dira Unisen tokiak" izendatu zituzten, eta 228 adierazpenez osatuta dago. Geroago, oso ohiko bihurtu zen Antzinako Inperioko faraoien piramideen barnean inskribatzea eta 759 araotara heldu ziren, R. Faulknerrek bildu zituenak.

Edukia

aldatu

Ez da ordena bat duen narrazio edo istorio bat, sorreraren teorien laburpena baizik, Horus eta Sethen arteko borroken zatiak, elezaharrena, eta, nagusiki, faraoiari igokundea, berpiztea eta jainkoekin identifikatzea ahalbidetzen duten formulak.

Testuotan, bi teoria kosmologiko nabari dira: lehena, eguzki mitoekin, grabatzea agindu zuten faraoien garaikideak (hor, erregea Ra eguzki jainkoarengana eramana zen), eta bigarrena, izar mitologia askoz antzinakoago batekin: bertan, bidea izar zirkunpolarretarantz zihoan, hilezkortzat hartzen ziren haiexek, gaueko zeruan beti ikusgai zeudelako.

Intsentsazio erritu eta jaki, edari eta arropa ofrendekin batera, faraoia Duatean zeuden aj guztietatik garrantzitsuena bihurtzeko formulak ditu, animalia gaiztoak eta arrisku topografikoak eragozteko sorginkeriak, baita beste mundura igotzeko ere, izar bat bezala, eta izaki jainkotiar bihurtzeko.

Sinesmenen bilakaera eta testuak

aldatu
 
Piramideetako Testuak Tetiren piramideko hilobi kameran izkribatuta

Haien bilakaerak Sarkofagoetako Testuei egin zien tokia Egiptoko lehen tarteko aroan, noble eta handikien sarkofagoetan idazten hasi baitziren. Egiptoko Inperio Ertainean, bi motatakoak ziren: biografikoak, hildakoaren bizitza ere kontatuz, edo iuridikoak, haren ondasunen oinordekotza deskribatuz. Garai hartatik aurrera, hilezkortasuna bakarrik faraoiaren pribilegioa izateari utzi zion, klase altuenentzat jada posible baitzen.

Egiptoko Inperio Berrian zehar, sarkofagoen barnean uzten ziren papiroetan idazten hasi ziren, hedapen handia lortuta; horrela, Hilen Liburua izenekoa sortu zen (hor, izpirituak hilezkortasuna lortzeko zer egin behar zuen deskribatzen zen). Testu horrek aurrerago bilakaerak izan zituen XXVI. dinastia arte. Hilezkortasuna, jada Hilen liburuko formulak errezitatu eta baltsamatze eta euren ba mantentzeko lurperatze errituak ordaintzeko gai ziren "egiptoar zuzenek" goza zezaketen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu