Anuket (Anukis grezieraz), uraren jainkosa da, Niloren jainkosa, bereziki Aswango ur-jauziena, bereziki gurtua zen eskualdea, baita haragikeriaren jainkosa ere, egiptoar mitologian.

  • Izen egiptoarra: Anuket. Izen greziarra: Anukis.
Anuket
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakHestia eta Vesta
Familia
AitaKhnum
AmaSatis

Ikonografia

aldatu

Papirozko zetro bat eta ankha zeramatzan lumazko koroa zilindriko bat zeraman emakumea. Bere animalia sakratua, gazela izan zen.

Mitologia

aldatu

Nubiar jatorrikoa, "Nubiako gobernaria" zen eta "Estua" ezizena zuen arren, Niloren zintzurren antzera, haragikeriaren jainkosa izan zen, zelaiak emankortzen zituena uholde garaian. Garairen batzuetan, "Erregearen Ama" deitua izan zen, ama itxurarekin, erregeari titia ematen erakusten baitzen.

Anuketek, bere guraso Khnum eta Satisekin (batzuetan Satisen ahizpa bezala), Elefantinako hirukoa osatzen zuen Egiptoko Inperio Ertainaren garaitik, lehenago, Ra eguzki jainkoaren alaba bezala gurtzen zen arren.

Epitetoak

aldatu

"Nubiako Gobernaria", Nebt Satet "Seheleko Anderea" Elefantinan eta "Estua" deitua izan zen.

Sinkretismoa

aldatu

Isisekin identifikatzen zen Denderan eta Filae uhartean. Beranduagoko garaietan, Neftisekin identifikatua izan zen.

Gurtza

aldatu

Elefantina, File, Komir, Deir el-Medinan eta ia Nubia osoan gurtua izan zen. Gurtza gune garrantzitsu bat, Sehel uhartean zegoen bere tenplua da. Bere jaia, Thot hilabeteko zazpigarren egunean ospatzen zen, Niloren goraldian: jendeak, ibaira, urrea, bitxiak eta objektu preziatuak botatzen zituen, bizi sorrarazle zen uragatik esker on bezala. Egun horietan, arrain zehatz batzuk jateko debekua eraginik gabe uzten zen, errituaren zati bezala jaten ziren arrainak.

Kanpo estekak

aldatu