Streaminga Internet bidez egiten den bideo eta soinuaren transmisioa da[1], datu-bidalketa handiak egiten dira audio eta bideoak zuzenean tranmititzen direnean eta datu-korrontea bidali dela edo streaming bidez tranmititu dela esaten da hartzaileak datuak jasotzeko fitxategi osoak deskargatzeko beharrik ez daukanean. Hartzaileak fitxategia erreproduzi dezake ordenagailura, fitxategi osoa deskargatua izan gabe.

Streaming edo datu-korrontea era jarraituan transmititzeko teknika bat da. Igorleak aldez aurretik grabatutako fitxategiak edo unean uneko ikuskizunak zuzenean eskaini ditzake, bat-bateko komunikazioa lortuz. Teknika honen ezaugarririk nabarmenena da informazioa jaso bitartean ikuskatu edo entzun daitezkeela, fitxategiaren deskarga osoa egiteko beharrik gabe.

FuntzionamenduaAldatu

  • Igorlearen aldetik:

Kodetzaileak, fitxategiak sortzen ditu. Web zerbitzariak, fitxategi horiek sarean jartzen ditu. Streaming zerbitzariak fitxategiak bidaltzen ditu.

  • Hartzailearen aldetik:

Internet-nabigatzaile bat eta erreproduzitzeko aplikazio laguntzaile bat besterik ez da behar. Lehenengoa eskaerak egiteko streaming zerbitzariari eta bigarrena fitxategia erreproduzitzeko.

Fitxategi bat erreproduzitzeko, nabigatzaileak fitxategiaren eskaera egiten dio web zerbitzariari eta honek metafitxategia bueltatzen dio nabigatzaleari. Azken honek erreproduzitzaileari metafitxategia pasatzen dio. Erreproduzitzaileak streaming zerbitzariarekin komunikazioan hasten da RTSP (kontrolerako kanala) protokoloaren bitartez. Honek datu basera jotzen du fitxategiaren bila eta RTP/RTCP (soinu eta bideo kanala) pasatzen dio erreproduzitzaileari. Erreproduzitzaileak buffer baten bitartez, datuak jasotzen dituen heinean erreproduzitzen ditu. Eta zuzeneko streaminga baldin bada, streaming-zerbitzaria zuzenean kodetzailearekin jartzen da komunikazioan, datuak jasotzeko sare lokal edo konexio zuzen baten bitartez.

EstrategiakAldatu

Hemen agertzen dira streaming arazoak gainditzeko bi estrategia.

CDN sistemak: Honen ideia da edukiak erabiltzaileei hurbiltzea CDN zerbitzarien bitartez. Eduki hauek zerbitzari gehienetan banatzen dira. Hemen erabiltzaile batek eskaera bat egiten duenean DNS-aren bitartez erabakitzen da zein den CDN zerbitzari egokiena erabiltzailearentzat.

P2P sistemak: Bere funtzionamendua azken finean da sare bat non erabiltzaile guztiak dira bezero eta zerbitzari aldi berean. Hau da, eskaera bat dagoenean edukia banatzeko, erabiltzaile bakoitzak bere ondokoei banatzen die eta hauek beraien ondokoei eta horrela denbora guztian. Honek egiten du zenbat eta eskaera gehiago egon orduan eta hobe funtzionatzea, sistema eskalagarritasun handiarekin bihurtuz.

ErreferentziakAldatu

  1. "streaming", Euskalterm. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

BibliografiaAldatu

  • J. Kurose, K.W. Ross: (Ingelesez) Computer Networks, 3, 4 eta 5. edizioak.
  • S. Weistein: (Ingelesez) The multimedia Internet.
  • B.A. Forouzan: (Ingelesez) TCP/IP Protocol suite. 4.edizioa (12, 16 eta 25 kapituluak).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu