Eba Ferreira Martínez

Athletic Clubeko futbolista lau aldiz txapelduna

Eba Ferreira Martínez (Barakaldo, 1973eko uztailaren 13a) euskal futbolari ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, ezkerrean moduan. Lau aldiz izan zen Superligako txapelduna Athletic Clubekin (2003, 2004, 2005 eta 2007).

Eba Ferreira Martínez
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1973ko uztailaren 13a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Sondika Kirol Elkartea1989 / 1998
Leioa Kirol Elkartea2001 / 2002
Athletic Club2002 / 201015255
Pauldarrak FKT2010 / 2012
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua63 kilogramo
Altuera166 zentimetro
Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eva Ferreira García».

Ibilbide oparoa aldatu

1989an hasi zen futbolean Sondika talde aitzindarian. Bederatzi denboraldi eta gero Bilbao CFF taldera pasa zen bi urtez 2000ra arte. Eta handik pasa zen elitezko taldea zen Leioa taldera 2001-02 denboraldian. Eta Leioa EFTkoa talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Athletic Club bihurtu zen.[1]

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[1]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabaziz zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Ebak Athleticekin, 29 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[1]

Geroago, beste hiru urtez ea jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.[1]

Guztira Athleticen 8 denboraldi egin zituen, 152 partida eta 55 gol.[2]

Kirol ibilbidea[2] aldatu

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Pauldarrak 2. 2011-12 - - - - - -
Pauldarrak - 2010-11 - - - - - -
Athletic Club 1. 2009-10 9 0 0 0 - -
Athletic Club 1. 2008-09 17 1 2 0 - -
Athletic Club 1. 2007-08 18 2 2 0 3 1
Athletic Club 1. 2006-07 25 13 2 0 - -
Athletic Club 1. 2005-06 10 1 2 0 - -
Athletic Club 1. 2004-05 9 3 0 0 6 2
Athletic Club 1. 2003-04 23 15 1 0 3 1
Athletic Club 1. 2002-03 18 15 2 1 - -
Leioa - 2001-02 - - - - - -
Leioa - 2000-01 - - - - - -
CFF Bilbao - 1999-00 - - - - - -
CFF Bilbao - 1998-99 - - - - - -
Sondika - 1997-98 - - - - - -
Sondika - 1996-97 - - - - - -
Sondika - 1995-96 - - - - - -
Sondika - 1994-95 - - - - - -
Sondika - 1993-94 - - - - - -
Sondika - 1992-93 - - - - - -
Sondika - 1991-92 - - - - - -
Sondika - 1990-91 - - - - - -
Sondika - 1989-90 - - - - - -

Palmaresa aldatu

  • 2002-03 Superliga
  • 2003-04 Superliga
  • 2004-05 Superliga
  • 2006-07 Superliga

Errekorrak aldatu

  1. Erika Vázquez 261
  2. "Nekane" Díez 158
  3. Eli Ibarra 111
  4. "Irune" Murua 106
  5. "Gurutze" Fernandez 89
  6. Iraia Iturregi 64
  7. Yulema Corres 61
  8. Eba Ferreira 55
  9. Arrate "Orueta" 53
  10. "Tzibi" Juaristi 49

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  2. a b «Eba Ferreira | Jokalaria: Aurrelaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  3. www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu