Mindanao
Mindanao[1] Filipinetako bigarren uharterik handiena da, uhartediko hego-ekialdean dagoena. Davao hiria irlako nagusia da.
Mindanao | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Apo mendia |
Azalera | 97.530 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 7°30′N 125°00′E / 7.5°N 125°E |
UTC ordua | UTC+08:00 |
Honen parte da | Mindanao (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Filipinetako uharte multzo | Mindanao |
Ur-gorputza | Filipinetako itsasoa Celebesko itsasoa Suluko itsasoa Bohol itsasoa |
Leku geografikoa | Filipinak |
97.530 km2-ko azalera dauka eta 2000an 18.133.864 biztanle zituen (172.5 biz./km2), inguruetako uharte txikiak barne, 17 probintziatan dago banaturik.
Antzinean, "Gran Molucas" gaztelaniazko izena zeukan.
Geografia aldatu
Sumendiek sortutako uhartea da. Uhartearen hego-ekialdean dagoen Apo sumendia Filipina osoko tontor garaiena da (2.955 m). Klima montzoikoa da, beroa eta euritsua.
Biztanleak aldatu
Biztanle gehienak malaysiarrak dira, eta kostaldean bizi dira.
Ekonomia aldatu
Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (artoa, arroza, kotoia, kafea eta kakaoa).
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).