Estatubatuar dolar
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».
Estatubatuar dolar | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Nongo eskumena | Ameriketako Estatu Batuak |
Jaulkitzailea | Erreserba Federalaren Sistema |
Ikurra | $ |
Historia | |
Hasiera | 1792 |
Ordezkatzen du | sucre, Delaware pound (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Estatubatuar dolarra (ingelesez: United States dollar), Ameriketako Estatu Batuetako diru ofiziala da. Nahiz eta AEBetan soilik jaulkitzen den, beste herrialde batzuek ere diru hori hartu dute ofizialtzat: Ekuadorrek eta El Salvadorek.
Dolar izenaren jatorriaAldatu
Estatu Batuetako dolarraren izena Espainiako dolarretik dator, Iberiar Penintsulako Gerra garaian erabiltzen zen dirua baitzen. Era berean, Espainiako dolarrak beste diru batean zuen jatorria, Erdialdeko Europako Thaler izeneko zilarrezko txanpon batean.
Dolarraren ikurraAldatu
Dolarraren ikurra ($) azaltzeko hainbat teoria izan dira. Teoria indartsuenak dio, ikur hori, Ps-ren (Pesos) laburdura mexikarraren ondorio dela. Diotenez, S hizkia P-aren gainean idazten hasi ziren $-a bihurtu arte. Ikur hori diru ofiziala izan baina lehenago ere erabiltzen zen.
Batzuetan ikur hori bi marra bertikalekin erabiltzen da ere, United States-en U-a eta S-a konbinatuz, baina badirudi ikur hau erabiltzen zela Estatu Batuak Britainia Handiaren kolonia besterik ez zirela ere.
Kanpo estekakAldatu
- Dolarraren sorrerari buruzko artikulua ARGIA astekarian
- (Ingelesez) (Alemanez) Estatubatuar dolar - diru paper