Ameriketako Estatu Batuetako Kapitolioa
Ameriketako Estatu Batuetako Kapitolioa Washington Hirian dagoen eta Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren bi ganberak kokatzen diren eraikina da. Lehenbiziko eraikuntza lanak 1793ko irailaren 18an hasi ziren. Gaur egun hiri honetako turismo gune garrantzitsuenetako bat da.
Hasierako eraikinaren diseinatzailea William Thornton izan zen; gerora Benjamin Henry Latrobe eta Charles Bulfinch arkitektoek eraldatu zuten. Thomas U. Walter eta August Schoenbornek gaur egungo domoa eta Senatuaren hegala diseinatu zuten. Kapitolioak bere erdigunean kupula handi bat eta albo banatara bi eraikin atxikiak ditu. Iparraldeko hegalean Ameriketako Estatu Batuetako Senatua dago, aldiz hegoaldeko hegalean Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxea dago. Goiko solairuetan bisitariek legebiltzar horien ekitaldi jakin batzuk ikusteko egokituak dauden aretoak kokatzen dira. Estatubatuar arkitektura neoklasikoaren adibide garbia da.
Iruditegia
aldatu-
Kapitolioko multzoa eta lursailen mapa
-
Kupula
-
Bisitariak
-
Urrutiko ikuspegia
Kanpo estekak
aldatu- Kapitolioko bisitarien webgunea (Ingelesez)