Independence Hall 1732 eta 1753 artean eraikitako Ameriketako Estatu batuetako Monumentu nazionala edo National landmark da. Filadelfian (Pensilvania) dago, Bostgarren eta Seigarren kaleen artean. Batez ere ezaguna da bertan Estatu Batuetako Independentzia Adierazpena eztabaidatu eta erabaki zelako.

Independence Hall
Independence Hall
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Independence National Historical Park
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Pennsylvania
County of PennsylvaniaPhiladelphia konderria (Pennsylvania)
Pennsylvaniako hiriaFiladelfia
Koordenatuak39°56′56″N 75°09′00″W / 39.9489°N 75.15°W / 39.9489; -75.15
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1732 - 1753
Arkitektura
ArkitektoaEdmund Woolley
Andrew Hamilton (en) Itzuli
William Strickland (en) Itzuli
Robert Mills (en) Itzuli
EstiloaGeorgian architecture (en) Itzuli
Azalera2 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(vi)
Erreferentzia78
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1979 (III. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Eraikuntza Indapendentziaren Parke Nazional Historikoaren barruan dago, 1948ko ekainaren 28an onartu eta 1956ko uztailaren 4ean araua ezarri zen. 1979an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen.

Deskribapena aldatu

Independence Hall ladreilu gorrizko eraikina da. Estilo aldetik arkitektura georgiarraren adibidea da. Eraikinaren arkitekto nagusia Edmund Woolley izan zen. Kanpandorrean, hasiera batean behintzat, Liberty Bell edo Askatasunaren Kanpaia egon zen. 1876ko Filadelfiako Nazioarteko Erakusketaren ondoren, Centennial Bell edo Mendeurrenaren Kanpaia kokatu zen bertan.

Inguruan garrantzi handiko beste monumentu ikus daiteke:

 
Independence Hall kanpandorrea.

Historia aldatu

Eraikinaren lehen helburua Pensilvania koloniaren gobernuaren egoitza izatea izan zen. Independence Hall eraikinan, ondoren, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran, Hamahiru Koloniak batasunaren delegatuak Bigarren Kongresu Kontinentala egiteko bildu ziren 1775 eta 1783 artean. Bertan, Konfederazioaren Artikuluak eta Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa sinatu ziren. Han ere,1775ko ekainaren 14an, delegatuek, Assembly Room-en bilduta, Armada Kontinentalaren komandantea George Washington izendatu zuten.

1776ko ekainaren 7an, Richard Henry Leek, Virginiako delegatuak, Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena idazteko proposamena egin zuen. Behin-betiko dokumentua uztailaren 2 egin zen eta 1776ko uztailaren 4ean berretsi egin zen; horren bidez Estatu Batuek Britainiar Inperioarekiko independentzia aldarrikatu zuten. 1777ko irailean Britainiar Armadak Filadelfia okupatu zuen eta Kontinental Batzarrak Yorkera ihes egin zuen. 1778ko uztailaren 2 arte ez ziren itzuli. 1790tik 1800 arte, Filadelfia gobernu federalaren egoitza izan zen eta Independence Hallen botere ejekutiboa (Capitol Building) egokitu zen.

Hurrengo hamarkadetan eraikin honetan beste gertaera historikoak eman ziren. Horrela, 1918ko urriaren 18an, bertako eskaileretatik, Tomás Masarykek Txekoslovakiako indepnedentzia aldarrikatu zuen.

1948an, eraikinaren barrualdea konpondu zen, haren jatorrizko itxura berreskuratuz. Urte berean Independentziaren Parke Historiko Nazionala sortu zen, Independentzia Gerrarekin lotuta zeuden monumentuak babesteko. Azkeneko hamarkadetan demokrazia eta giza eskubideak aldarrikatzeko manifestazioen eszenatokia izan da baita ere. Irailaren 11ko erasoen ondorioz, sarrerak mugatu ziren.[2][3]

Independence Hall numismatikan aldatu

 
100 dolerreko billetea.

Eraikinaren irudia, haren balore sinbolikoa dela eta, txanpon eta billete desberdinetan erabili izan da. Esaterako, haren irudia 100 dolarreko billeteetan agertzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Independence Hall