Doñana

Doñana Parke Nazionala» orritik birbideratua)

Doñana (gaztelaniazko Doña Ana —«Ana andrea»— izenetik eratorria) Espainiako hegoaldeko naturagune babestu bat da, Andaluzia erkidego autonomoan kokatua. Guztira 108.086 hektarea ditu: 1969an eratutako Doñanako parke nazionalaren 54.251 hektareak, gehi 1989an sortu eta 1997an handitutako Doñanako parke naturalaren 53.835 hektareak. Doñanako espezie babestu ezagunena iberiar katamotza da.

Doñana
Vista de las marismas del Parque Doñana.jpg
Kokalekua Huelvako probintzia, Sevillako probintzia, Cádizko probintzia eta Almonte, Espainia
Koordenatuak 37° 01′ N, 6° 26′ W / 37.02°N,6.44°W / 37.02; -6.44Koordenatuak: 37° 01′ N, 6° 26′ W / 37.02°N,6.44°W / 37.02; -6.44
Doñana hemen kokatua: Espainia
Doñana
Doñana
Doñana (Espainia)
Azalera 1.224,87 km²
Izendapena national park of Spain (en) Itzuli eta Batasunaren Garrantzizko Leku
IUCNren babesa II. maila: parke nazional
Sorrera 1969
Administratzailea Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioa
Webgunea https://www.miteco.gob.es/es/red-parques-nacionales/nuestros-parques/donana/

Paduraz osaturiko azalera zabal batez osatuta dago, eta han, negu aldera, guztira 200.000 ur hegazti biltzera iristen dira. Medina-Sidoniako VII. dukearen emaztea zen Ana de Silva y Mendoza du aipagai Doñana izenak, doña Ana («Ana andrea») hitzetatik eratorria baita. 1994an UNESCO erakundeak gizateriaren ondare izendatu zuen. 2007. urtean parkeak 392.958 bisitari jaso zituen.

Parke nazionalaAldatu

Doñana, parke nazionalaAldatu

Espainiako parke nazionalik zabalena da. 1969an izendatu zuen Espainiako Gobernuak parke nazional, eta 1994. urtean Nazio Batuen Erakundeak gizateriaren ondare egin zuen. Europa osoko hezegunerik garrantzitsuenetako bat da.

Doñana hezea deituriko aldean, padura eta aintzira ugari dago. Horien artean nagusiak Charco del Toro, Dulce, Taraje, Zahillo eta Santa Olalla dira, azken hori handiena. Padurak udan lehortu egiten dira, eta neguan milaka hegazti migratzaileren bizigune dira, besteren artean zikoinena, ahate arruntena, ahate mokozabalena eta zertzetena. Lehorreko landaredian, basobera, txilarrak, estrepak, pinazi pinuak, artelatzak eta 10 metrora ere iristen diren hareazko dunak daude. Faunari dagokionez, Espainiako naturagune babestu garrantzitsuena da; besteak beste, iberiar katamotzak, azeri arruntak, basurdeak eta orein arruntak bizi dira. Hegaztien artean, berriz, badira arranoak, zapelatzak, miru beltzak eta flamenkoak. Hain zuzen ere, gobernuak ekosistema ahul horiek babesteko sortu zuen parke naturala.

Zatirik handiena gidari batekin bakarrik bisita daiteke. 1964az geroztik Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC) ikergune ekologiko bat du han. Espainiako bigarren hezegunerik zabalena da. Hareatza eta dunez gainera, aintzira ugari ditu: Encanyissada eta Estella, besteak beste. Paisaian nagusi dira lezkadi, baratze, fruitu eta arroz soroak.

Boliden enpresaren meatzaritza hondakinen hondamendiaAldatu

1998ko apirilaren 25ean, hondamendi izugarria gertatu zen Doñanan. Boliden Suediako meatzaritza enpresak handik hainbat kilometrora zuen urtegiko hondakin ur azidoa isuri zen, eta ibaiaren bidez Doñanaraino iritsi zen, dikeko horma hautsirik. Uhin pozoitsua sortu zen, aurrealdea 500 metro luze zuena. Bidean aurkitzen zuen guztia, landareak nahiz animaliak, hil eta Guadimar ibaira iritsi zen, Cadizko golkoaren aldera eginez. Kutsatutako urak azidotasun handia zuen: beruna, kobrea, zinka, kadmioa eta beste metal batzuk zituen, sufreaz gainera. Hondamendi hark kalte handia egin zion parkeari, hegaztiei bereziki. Bestalde, hondatutako inguruan 500 bat familia bizi dira, nekazariak eta arrantzaleak, beren lanpostua arriskuan dutenak. Hondamendi hura talde batek baino gehiagok iragarri zuen, meatzeetako hondakinak arriskutsuak zirenez eta ondo zainduta ez zeudenez. Jabeek, ordea, ez zuten jaramonik egin. Bestalde, garbiketa lanak atzeratu egin ziren, erantzulea nor zen erabaki arte (Andaluziako Autonomia Erkidegoko Gobernua, Espainiako Gobernua edo Boliden), errua eta garbiketaren kostua beste norbaiti leporatu nahian.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu