Diego Lopitz I.a Harokoa

Didako I.a Lopitz Harokoa» orritik birbideratua)

Diego Lopitz I.a Harokoa[1]latinez: Didacus Lopiz de Faro— (c. 10751124) ezagutzen den Bizkaiko hirugarren kondea izan zen, 1093-1124 urteetan. Ezizena Zuria zuen.

Diego Lopitz I.a Harokoa
Bizitza
Jaiotza1075 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Heriotza1124 (48/49 urte)
Familia
AitaLope Enekoitz
AmaTecla Diaz de Oca
Ezkontidea(k)Maria Sanchez de Navarre (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak
Jarduerakgudaria

Bizitza aldatu

Lope Enekoitz eta Tekla Diazen semea. Aitaren heriotzean, bere ondorengo bilakatu zen.[2] 1108an Gartzia Ordoñez Uclésko guduan hil zenean, Alfontso I.a Nafarroakoak Grañón, Naiara eta Haroko tenente izendatu zuen.

1109an Alfontso VI.a Gaztelakoa hil zenean, Urraka bere alabak León eta Gaztelako Erresumak jarauntsi zituen, beraz Galizia Alfonso Raimundezen eskuetan geratu zen. Hilzorian zegoela, Alfontso VI.ak alarguna zen bere alabari berriro ezkontzea ezarri zion. Urtea amaitu barik Alfontso I.a Nafarroakoa ezkondu zuen. Senar-emazte berriek ezkon-hitza eman zutenean Alfontso Raimundez semeordea baztertzea adostu zuten, bazterrak nahasi zuena.

1111n Alfontso I.ak Errioxan eskuak sartu zituen, eta aragoiar tenente izendatu zituen. Haron Diego Lopitz setiatzea saiatu arren, hiribildua hartu gabe akordioa egin zuten. Senar-emazteak bat etortzen zirenean, Diegok bere osteak bidali zituen musulmanen aurka eta, ados ez zirenean, bere aldea txandakatu zuen. 1110. urtean, Candespinako guduaren bezperatan, erreginak erregalia asko eskaini eta Diego Lopitzek bere alde egin zuen.[3][4]

1113an Alfontso I.a Borrokalariak Diego Lopitzi orduan Errioxako hiri nagusia zen Naiara kendu zion eta bere aldekoa zen Orti Gartzeitz Caxal tenente izendatu zuen. Orti Gartzeitz Caxalek jaurerria 1134ra arte mantendu zuen (Diego jada hilda zegoen eta bere semeak berreskuratu zuen). Hala eta guztiz ere, bost urte geroago, 1118an, Diego Lopitzek Alfontsoren ondoan zegoen Zaragozako setioan[5], urte hartako abenduaren 18an kapitulatu zuena.[6] 1123ra orduko Arabako eta Bizkaiko jauna zen Diego Lopitz Haroko eta Alfontso I.a erregearen arteko harremanak onak ziren. Adibidez, urte hartan erregeak Alesóni hiri-gutun eman zionean, Diego Lopitz lekukoa izan zen.

Edonola ere, 1124. urtearen hasieran, Ladron Enekoitzekin batera matxinatu zen.[7] Matxinada Araba eta Burgosko iparraldetik zabaldu zen. Alfontso I.ak kontraeraso egin eta Logroñon kokatu zen. Handik, Orti Gartzeitz Caxal Naiarako tenentearen laguntza bildu zuen Haro Diego Lopitzen eskuetatik hartzeko.[8] 1124ko uztailean Errioxako hiribildua setiatu zuen. Eskualdean aliatuak izateko, erregeak erregaliak eman zizkion Santo Domingo de la Calzadari.

Abuztuan, ziur asko Haro hartu eta gero, Alfontso I.ak Pangua hartu zuen eta handik Ladron Eneko eta Diego Lopitzen gotorleku nagusiak ziren Añana, Término eta Gaubea mehatxatu zituen. Kanpainaren amaiera ez da ezaguna, baina Alfontso irailean jada Teruelen zegoenez erregearen garaipena ziurra izan zen. Matxinadaren ondoren, Iruñeko Erresumako mendebaldeko muga iparraldeko Burgosen ezarri zuen. Litekeena da Diego Lopitz kanpainan hiltzea. Alde batetik 1124tik aurrera ez dago bere buruzko agirik.[9] eta, bestetik, gero Ladron Araba eta Bizkaiko tenente bilakatu zen[10][11] Izan ere, Alfontso I.aren basailua zenez, Baionako setioan (1130-1131) perte hartzeko mobilizazioan parte hartu zuen Lope eta Orti Enekoitz bere anaiekin batera.[12]

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

Genealogista batzuen arabera, Diegok, lehendabizikoz, Almizena andrea, Donibane Garaziko Jaunaren alaba, ezkondu zuen. Hala ere, agirietan agertzen den emazte bakarra Maria Santxitz da, 1121 baino lehen ezkondu zuena. Maria Antso Santxitz Erro eta Tafallako tenentea zuen aita eta Elbira Gartzeitz, Gartzia Ordoñez Naiarako kondearen eta Gartzia III.a Santxitz Naiarakoaren alaba zen Urraka Gartzeitzen alaba, ama.[13]

Los hijos documentados de este matrimonio fueron:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. Irizpideak. .
  2. Balparda de las Herrerías, Gregorio. (1933-34). Historia crítica de Vizcaya y sus fueros.. II OCLC .634212337.
  3. Barton, Simon. (1997). The Aristocracy in Twelfth-century León and Castile. Cambridge: Cambridge University Press, 263 or..
  4. Lema Pueyo, José Ángel. (2008). Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134). Gijón: Trea, 266 or. ISBN 978-84-9704-399-1..
  5. Martín Duque, Ángel J.. (2002). «Vasconia en la Alta Edad Media: Somera aproximación histórica» Príncipe de Viana 63 (227): 899..
  6. Lakarra de Miguel, José María. (1978). Alfonso el Batallador. Zaragoza: Guara, 71 or. ISBN 84-85303-05-9..
  7. Reilly., Bernard F.. (1982). The Kingdom of León-Castilla under Queen Urraca, 1109–1126. Princeton: Princeton University Press, 123 or..
  8. Reilly., Bernard F.. (1982). The Kingdom of León-Castilla under Queen Urraca, 1109–1126. Princeton: Princeton University Press, 181-182 or..
  9. Lema Pueyo, José Ángel. (2008). Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134). Gijón: Trea, 312-315 or. ISBN 978-84-9704-399-1..
  10. Lema Pueyo, José Ángel. (2008). Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134). Gijón: Trea, 312 or. ISBN 978-84-9704-399-1..
  11. Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier. (2000). «La quiebra de la soberanía navarra en Álva, Guipúzcoa y el Duranguesado (1199-1200)» RIEV 45 (2): 439-494. ISSN 0212-7016..[Betiko hautsitako esteka]
  12. Lema Pueyo, José Ángel. (2008). Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134). Gijón: Trea, 331 or. ISBN 978-84-9704-399-1..
  13. Canal Sánchez-Pagín, José María. (1995). «La Casa de Haro en León y Castilla durante el siglo XII: Nuevas conclusiones» Anuario de estudios medievales 25 (1): 8–10..

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Lope Enekoitz
Bizkaiko jauna
10931124
Ondorengoa
Lope I.a Diaz