Ireki menu nagusia

Denbora galduaren bila (frantsesez: À la recherche du temps perdu) Marcel Proustek 1908 eta 1922 artean idatzi zuen obra erraldoia izan zen, Aro Garaikidearen benetako lan klasikoa, Frantziako literaturaren benetako gailurra. Obrak egilearen memoriak biltzen ditu eta gertaera desberdinen arteko loturak. Le Monde egunkariak Mendeko 100 liburu garrantzitsuen artean bigarren tokian kokatu zuen.

'Denbora galduaren bila
À la recherche du temps perdu'
MS A la recherche du temps perdu.jpg
Du côté de chez Swann liburukiaren eskuizkribua.
Datuak
Idazlea Marcel Proust
Argitaratze-data 1913-1927
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua À la recherche du temps perdu
Hizkuntza (Frantsesez)
Argitaletxea Éditions Grasset Itzuli eta Éditions Gallimard Itzuli
Herrialdea  Frantzia
Euskaraz
Izenburua 'Denbora galduaren bila'
Itzultzailea Joxe Austin Arrieta, Jean-Baptiste Orpustan

EgituraAldatu

 
Le Côté de Guermantes I. liburuaren azala.

Obra, bakarra izanda, zazpi atal ditu. Horietatik egilea hil ondoren hiru argitaratu ziren:[1]

Argumentu orokorraAldatu

Denbora galduaren bila ez da eleberri ziklo bat, garai hartan egin ohi ziren horietakoak bezala, eleberri bat eta bakarra baizik. Eleberri zirkularra da, nolabait esateko: eleberri bat idatzi nahi duen eta gaitasun ezagatik edo nagikeriagatik egitekoa gerotik gerora luzatzen duen gizon baten haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa eta lehen helduaroaren narrazioa. Eleberriko azken liburuaren bukaeran, oharkabeko memoriaren agerpenez, gizon hura konturatzen da ordua dela idazten hasteko liburua, irakurtzen bukatzen ari garen eleberri horixe, noski. Badago obra honetan beste berezitasun aipagarri bat: sekula ez dugu jakingo protagonistaren izena, ez adina, ez itxura fisikoa. Lehenengo pertsonan hitz egiten du eta bere kontzientziaren zirrikituetatik iragazten du eleberriak ematen duen informazioa.

Handia da «ni» izengabe hori Marcel Proustekin lotzeko tentazioa, eta kritikariek ere zail izaten dute eleberri hau biografia mozorrotutzat ez hartzeko. Izan ere, Prousten eleberriaren eta bizitza errealaren arteko harremanak konplexu samarrak dira.

Eleberriko gertakizunak denbora bitarte luze bat hartzen du, eta garbi asko ikus daiteke nola aldatzen diren, hitz egiteko moduaz gainera, pertsonaien itxura fisikoa eta pentsatzeko modua ere. Hala beraz, egia da denbora dela eleberriaren protagonista nagusietako bat.

Denbora galduaren bila, bestalde, ikasketa eleberri bikain bat da, protagonistaren lilurak eta deslilurak kontatzen dituena, bi ziklo handitan egituratuta: munduzaletasunaren zikloa, batetik, eta maitasunarena, bestetik. Munduzaletasuna, edo esnobismoa, XIX. mendeko eleberrigintzan gehien erabili zen gaietako bat da. Denbora galduaren bilan, esnob asko agertzen da, bai burgesen artean bai nobleen artean, gizarte eskalan gora egiteko irrikaz erreak. Narratzaileak erdeinuz hartzen ditu esnoben pairamenak, baina berak ere beste esnobismo bat pairatzen du: markesak eta dukesak ezagutu nahi ditu kosta ahala kosta.

Proustek berak bere lana fikziozko obratzat har zedin nahi zuen.[2]

PertsonaiakAldatu

Nagusiak[3]Aldatu

  • Narratzailea
  • Haren ama eta amona
  • Albertine Simonet: neska horren atzean Alfred Agostinelli ezkutatzen da. Alfredek 1913 Marcel Prousti lana eskatu zion. Proustek idazkaria eta laguntzailearen lana eman zion.

Beste pertsonaiakAldatu

  • Swan, Odette de Crécy eta Gilberte.
  • Robert de Saint-Loup (narratzailearen laguna).
  • Bloch (narratzailearen adiskidea).
  • M. de Charlus Baroia eta Morel, haren amorantea.
  • Guermantesen Dukeak.
  • Mme Verdurin, berriketakide nagusia.
  • M. Brichot, jakintsua.
  • M. Norpois, diplomazialaria.

Obraren eragileakAldatu

Proustek gai unibertsalak azaldu nahi zituen horretarako XX. mendeko Frantzaiko goi burgesiaren eta aristokraziaren ikerketa eginez. Izan ere, haren obrak bere garaiko erreferentziez gainezka dago, bai filosofian baita ere estetikan:

Zinemarako moldaketakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denbora galduaren bila