Ireki menu nagusia

Jean-Gabriel De Tarde (Sarlat, Dordoina, 1843ko martxoaren 12a - Paris, 1904ko maiatzaren 13a) frantses soziologoa eta kriminologoa izan zen. Justiziako Ministerioan Estatistika Zerbitzuko buru izan zen (1893), eta Collège de France-n Filosofia Modernoko irakasle (1900).

Gabriel Tarde
Tarde gabriel.gif
Bizitza
Jaiotza Sarlat-la-Canéda1843ko martxoaren  12a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1904ko maiatzaren  13a (61 urte)
Hezkuntza
Heziketa Tolosako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak katedraduna, gizarte-psikologoa, soziologoa, kriminologoa, psikologoa, filosofoa eta legelaria
Enplegatzailea(k) Collège de France  (1904 -  1904)
Jasotako sariak
Kidetza Académie des sciences morales et politiques

Kriminalitateari buruzko lan ugari egin zituen, eta Frantziako soziologo garrantzitsuenetako bat izan zen. Tarderen iritzian imitazioa da gizartearen bilakaeraren oinarria eta kriminalitatearen arrazoietako bat. Obra nagusiak: Criminalité comparée (1886, Kriminalitate alderatua), Les Lois de l´imitation (1890, Imitazioaren legeak), Etudes pénales et sociales (1892, Azterketa penal eta sozialak), Etudes de psychologie sociale (1898, Psikologia sozialari buruzko azterketak).

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu