Volker Schlöndorff (Wiesbaden, Alemania, 1939ko martxoaren 31) zinema-zuzendaria da.

Volker Schlöndorff

(2015)
Bizitza
JaiotzaWiesbaden1939ko martxoaren 31 (85 urte)
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
Familia
Ezkontidea(k)Margarethe von Trotta  (1971 -  1991)
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
Lycée Saint-François-Xavier de Vannes (en) Itzuli
Henrike IV.a lizeoa
Hizkuntzakalemana
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, zinema aktorea eta zinema ekoizlea
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Deutsche Filmakademie (en) Itzuli
MugimenduaAlemaniako Zinema Berria

IMDB: nm0772522 Allocine: 638 Allmovie: p110226 TCM: 1393386
Discogs: 1432635 Edit the value on Wikidata
Volker Schlöndorff.

Bizitza

aldatu

Zinema-ikasketak Frantziako IDHEC eskolan egin zituen. Jean Pierre Melvilleren, Alain Resnaisen eta Louis Malleren laguntzailea izen zen. Robert Musilen eleberrian oinarritutako Der Junge Törless (1966, Törless gaztea) du bere lehen film luzea, Cannesko Zinemaldian saritua eta zinemaren ateak zabaldu zizkiona.

Oro har Schlöndorffen filmak bi sailetan bana daitezke: berak idatzitako historietan oinarritutako filmak eta idazle ezagunen eleberrietan oinarriturik egindakoak. Lehenengo sailekoak dira: Mord und Totschlag (1967), Der Plötzliche Reichtum der Armen Leute von Kombach (1970, Kombacheko behartsuen bat bateko aberastasuna), Strohfeuer (1971, Lasto sua), Die Moral der Ruth Halbfass (1972). Bigarren sailekoak ditu film gehienak, Heinrich Böllen, Marguerite Yourcenarren, Gunter Grassen, Prousten eleberrietan oinarrituak: Die Verlorene Ehre der Katharina Blum (1976, Katharina Blumen ohore galdua), Der Fangschuss (1976, Azken tiroa), Die Blechtrommel (1978, Latorrizko danborra), arrakasta handia izan zuen filma, Cannesko Zinemaldiko sari nagusia eta atzerriko filmari ematen zaion Oscar saria jaso zituena; Die Fälschung (1981, Faltsutzea), Eine Liebe von Swann (1983, Swannen maitasuna), Death of a Salesman (1985, Saltzaile ibiltari baten heriotza).

Filmografia

aldatu

Zuzendutako filmak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Volker Schlöndorff