Danny Trejo

aktore estatubatuarra

Danny Trejo (Los Angeles, 1944ko maiatzaren 16a - ) jatorri mexikarreko aktore estatubatuarra da. Hollywoodeko hainbat pelikuletan hartu du parte, beti ere bigarren mailako aktore lanetan, bere aurpegi eta gogor planta dela eta nagusiki izaera zakar eta bortitzeko pertsonaiak.

Danny Trejo
Danny Trejo by Gage Skidmore.jpg
Bizitza
JaiotzaEcho Park (en) Itzuli1944ko maiatzaren 16a (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSan Fernando Valley (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaJohn H. Francis Polytechnic High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, karaktere aktorea eta ahots-aktorea
Genero artistikoaekintza-filma
thrillerra
beldurrezko zinema

IMDB: nm0001803 Allocine: 32977 Rottentomatoes: celebrity/danny_trejo Allmovie: p71701 TV.com: people/danny-trejo
Facebook: officialdannytrejo Twitter: officialDannyT Instagram: officialdannytrejo Discogs: 3779677 Edit the value on Wikidata

Ezaguna da, Con Air, xXx edota From Dusk till Dawn filmeengatik, bai eta Machete filmako protagonista izateagatik ere.

Trejo, Debbie Trejorekin dago ezkondua eta 3 seme alaba ditu. Honez gain, Robert Rodriguez zien produktore eta zuzendariaren lehengusua da.

BiografiaAldatu

Danny Trejoren zine ibilbidea 1985ean hasi zen, Runaway Train filman parte hartu zuenean. Hasiera batean, pelikulako platora gerturatu zen bertako langile baten aholkularia zelako. Momentu horretan, filmerako papel bat eskeini zioten eta horrela hasi zen bere ibilbidea Hollywooden

Ordutik aurrera, hainbat pelikuletan egon da murgildua. Desperado (1995), From Dusk till Dawn trilogian, Heat (1995) edota Six Days and Seven Nights trilogietako pelikuletan ikusi ahal izan dugu.

2000. urtean, bere zine konpainia propioa sortu zuen (Starburst). Urte horretan bertan, Animal Factory, Steve Buscemiren pelikulan jardun zuen, baita Reindeer Games pelikulan ere.

2001ean The Salton Sea pelikulan jardun zuen. 2001ean berriz, Vin Diesel eta Samuel L. Jacksonekin batera, xXx pelikulan irten zen. 2003an, Once Upon a Time In Mexico filman aktore lanetan ere ibili zen.

Zineaz gain, telebistako telesailetan ere ikusi ahal izan dugu Trejo. The District edota The X-Files telesailetan ikusi ahal izan ditugu esaterako.

2007ko Grindhous filmean, Machete izeneko trailer faltsu batean irten zen, Machete pertsonaiaren papelean. Trailer faltsu honek izan zuen arrakasta ikusita, Robert Rodriguezek filma burutzea erabaki zuen eta Trejo izango da protagonista. Pelikula hau, 2010ean irtetea espero da.

Trejok, hainbat aktorerekin aritzeko aukera izan du bere ibilbide guztian. Hala nola, Nicolas Cage, Steve Buscemi, George Clooney, Quentin Tarantino, Robert De Niro, John Malkovich edota Johnny Depp bezalako pertsonekin lan egin ahal izan du.

FilmografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu