Runaway Train
Runaway Train (euskaraz literalki Kontrolik Gabeko Trena) 1985eko Andrei Konchalovsky errusiar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Akira Kurosawa japoniar zuzendariaren gidoi batean oinarritua dago. Bertan, Jon Voight, Eric Roberts, Rebecca De Mornay, Kyle T. Heffner eta John P. Ryan aktoreek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Aldiz, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama (Jon Voight) irabazi zuen.
ArgumentuaAldatu
Manny (Jon Voight) izaera gogorreko preso beterano eta erreinzidenteak eta Buck (Eric Roberts) preso gazte, ahobero eta ganoragabeak Alaskako espetxe batetik ihes egin berri dute. Klima izoztu batean barna burututako txango latz baten ondoren tren geltoki batera iritsi eta tren batera igoko dira, baina euren zoritxarrerako jada martxan dagoela gidariari bihotzekoak eman ondoren hil eta abiadura kontrolik progresiboki areagotuz joango da, honela trena bera kontrolik gabe abiatuz. Bestalde, trenan pertsona bakar bat topatuko dute, Sara (Rebecca De Mornay) izeneko langilea. Balaztak alferrikakoak direnez, bi preso iheslariak nahiz neska heriotz ziur eta izugarri batera doaz, hortaz nola edo hala trena gelditzen saiatu beharko dute. Hori gutxi ez balitz, John P. Ryan espetxeko zaindari zital eta burugogorra atzetik jarraika izango dute.
AktoreakAldatu
- Jon Voight: Oscar 'Manny' Manheim
- Eric Roberts: Buck
- Rebecca De Mornay: Sara
- Kyle T. Heffner: Frank Barstow
- John P. Ryan: Warden Ranken
- Danny Trejo: boxeolaria
- T.K. Carter: Dave Prince
- Kenneth McMillan: Eddie MacDonald
- Stacey Pickren: Ruby
- Walter Wyatt: Conlan
- Edward Bunker: Jonah
- Hank Worden: agurea
- Tommy 'Tiny' Lister: afroamerikar zaindaria
Kanpo estekakAldatu
- Runaway Train filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)