Heat (1995eko filma)
Heat (euskaraz Bero) 1995eko Michael Mann estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako suspensezko polizia filma bat da. Al Pacino, Robert De Niro, Tom Sizemore, Diane Venora, Amy Brenneman, Ashley Judd, Mykelti Williamson, Wes Studi, Ted Levine, Jon Voight eta Val Kilmer aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuNeil McCauley (Robert De Niro) preso ohi eta kriminal buruargiak bankuak ohosten dituen lapur talde bateko burua da. Neil eta bere taldea Los Angeles hiriko eremuan jardun ohi dute, nagusiki banku, diru gordailu eta luxuzko autoak lapurtuz. McCauleyk bere kriminal bizimodutik behin betikoz erretiratuko duen lapurreta handia burutzeko asmoa du.
Azken lapurretan akatsa egin ondoren, Neil eta bere taldeak Los Angelesko Poliziako Lapurreta eta Hilketa Saileko Vincent Hanna tenientea (Al Pacino) atzetik izango dute. Hanna, marine ohia eta eskarmentu handiko polizia da, New York eta Chicago hirietan antolatutako talde kriminal ugari espetxeratu dituena. Orain Hanna polizia Neil eta bere taldeak azken lapurreta handia egiteko oztopo latza bilakatuko da. Hanna eta Neil legearen albo banatan daude, batak besteari erronka egiten diola ohartuko dira, eta bata bestearentzat aurrez uste baina arrisku handiagoa direla.
Aktoreak
aldatu
|
|
Kanpo estekak
aldatu- Heat filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)