Córdoba Club de Fútbol

Cordoba CF» orritik birbideratua)

Artikulu hau Espainiako futbol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kordoba (argipena)».

Córdoba Club de Fútbol
Ezizena(k)Blanquiverdes, Cordobesistas
Sorrera1928
Futbol zelaiaNuevo Arcangel
edukiera: 25 500 lagun
inaugurazioa: 1994
PresidenteaBahrain Abdulla Al-Zain
EntrenatzaileaEspainia Juan Sabas
LigaLehen maila RFEF
2021-222. RFEF, 1.a (igo)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Córdoba Club de Fútbol futbol talde andaluziarra da, 1954an Kordoba hirian sortutakoa. Gaur egun Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen du.

Historia aldatu

Córdoba Club de Fútbol taldea 1954 urtean sortu bazen ere aurretik izan ziren futbol taldeak hirian, Sporting Fútbol Club de Córdoba, Sociedad Deportiva Electromecánicas, Racing Fútbol Club de Córdoba eta Club Deportivo Córdoba besteak beste. 1954ean C.D. Córdobak bat egin zuen CD San Álvaro de Córdoba taldearekin eta gaur egungo taldea sortu zen, Córdoba Club de Fútbol. Hirugarren mailan hasi zen jokatzen baina 1963an lehen mailara iritsi zen eta 1965ean bosgarren egin zuen gainera eta ia Europako txapelketetarako sailkatu zen. 1969 arte mantendu zen maila gorenean eta 1971-72an ere urtebetez bertan arituko zen.

Hurrengo hamarkadetan bigarren A eta bigarren B maila artean aritu zen, 1984-85ean hirugarren mailan ere bai. 1999an bigarren mailara igotzea lortu zuen eta ordutik bertan ari da 2005 eta 2007 arteko bi denboralditan ezik.

2013-14 denboraldian 7. postua lortu zuen baina tartean Barcelona B izanik play-offean parte hartzeko aukera izan zuen. Kanporaketen finala Las Palmasen aurka jokatu zuen eta azken unean sarturiko golari esker 42 urteren ondoren lehen mailara igotzea lortu zuen. Lehen mailan ordea emaitzek ez zioten lagundu eta hiru entrenatzaile izan ondoren, Albert Ferrer, Miroslav Djukic eta José Antonio Romero, hiru jardunaldiren faltan matematikoki galdu zuen maila, Bartzelonak 0-8ko emaitzaz garaitu zuen partidan.

2015-16 denboraldian 2. mailan bosgarren postua eskuratu zuen baina play-offetan ez zuen igotzerik lortu. 2019an bigarren B mailara jeitsi zen. 2022an 2. RFEF mailara jaitsi zen baina bigarrenez irabazi zuen Espainiako Futbol Federazioaren Kopa.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2012-2014
     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2020
     
 
 
 
2020-2022

Datuak aldatu

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 9
  • Denboraldiak 2. mailan: 31
  • Denboraldiak 2. B mailan: 22
  • Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 1
  • Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 9
  • Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (1964-65)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren maila 19.a -
2005-06 Bigarren B maila 6.a -
2006-07 Bigarren B maila 4.a -
2007-08 Bigarren maila 18.a -
2008-09 Bigarren maila 13.a -
2009-10 Bigarren maila 10.a -
2010-11 Bigarren maila 16.a 1/16
2011-12 Bigarren maila 6.a 1/16
2012-13 Bigarren maila 14.a 1/16
2013-14 Bigarren maila 7.a 2. itzulia
2014-15 Lehen maila 20.a 1/32
2015-16 Bigarren maila 5.a 2. itzulia
2016-17 Bigarren maila 10.a 1/16
2017-18 Bigarren maila 16.a 3. itzulia
2018-19 Bigarren maila 21.a 1/16
2019-20 Bigarren B maila 5.a 1. itzulia
2020-21 Bigarren B maila 5.a/3.a 1/16
2021-22 Bigarren maila RFEF 1.a (IV multzoa)
2022-23 Lehen maila RFEF 1. itzulia

Jokalariak aldatu

2014ko irailaren 3an[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Juan Carlos
2   ATZ Aleksandar Pantić (Vila-realek utzia)
3   ATZ José Ángel Crespo (Bolognak utzia)
4   ATZ Iago Bouzón
5   ERD Patrick Ekeng
6   ERD Luso
7   ERD Fausto Rossi (Juventusek utzia)
9   AUR Xisco
10   ERD Fede Cartabia (Valentziak utzia)
11   ERD José Carlos
12   ATZ Íñigo López
13   ATE Mikel Saizar
15   ATZ Deivid
Zbk. Postua Jokalaria
16   ERD Fidel (Elxek utzia)
17   ATZ Adrián Gunino (Fénixek utzia)
18   ERD Borja García (Real Madrilek utzia)
19   ERD López Silva
20   AUR Ryder Matos (Fiorentinak utzia)
21   ERD Carlos Caballero
22   ERD Aritz López Garai
23   ERD Abel (kapitaina)
24   AUR Mike Havenaar
29   ATZ Daniel Pinillos
33   ATZ Eduard Campabadal
  ERD Fede Vico (Anderlechtek utzia)
  AUR Nabil Ghilas (Portok utzia)

Utziak aldatu

Zbk. Postua Jokalaria
  ATZ Fran Cruz (Alcorcónen)
  ATZ Bernardo (Racing Santanderren)
  ATZ Samu de los Reyes (Lugon)
Zbk. Postua Jokalaria
  ERD Adri Cuevas (Hérculesen)
  AUR Arturo (Alcorcónen)

Irabazitako txapelketak aldatu

1961-62

Irabazitako txapelketak aldatu

1955-56, 1996-97

1950-51, 2021-22

Erreferentziak aldatu

  1. Córdoba CF Primer equipo (Plantilla). 2014.09.03

Kanpo estekak aldatu