Ireki menu nagusia

Charles Edward Stuart (Erroma, 1720ko abenduaren 31 - Vaticano Hiria, 1788ko urtarrilaren 31) erbestetutako Erresuma Batuko eta Irlandako tronuen erregenahi jakobita izan zen. Ingelesez eta eskozieraz Bonnie Prince Charlie ezizenaz (euskaraz: "Karlos Printze Ederra") ezagunagoa izan zen. Eskoziako gaeleraz Teàrlach Eideard Stiùbhairt eta irlanderaz Séarlas Éadbhard Stiúbhart zituen izenak.

Charles Edward Stuart
William Mosman - Prince Charles Edward Stuart, 1720 - 1788. Eldest son of Prince James Francis Edward Stuart - Google Art Project.jpg
Bizitza
Jaiotza Erroma1720ko abenduaren  31
Heriotza Erroma1788ko urtarrilaren  31 (67 urte)
Hobiratze lekua Vatican Grotto Itzuli
Heriotza modua : istripu zerebrobaskularra
Familia
Aita James Francis Edward Stuart
Ama Maria Clementina Sobieska
Ezkontidea(k) Clementina Walkinshaw Itzuli
Princess Louise of Stolberg-Gedern Itzuli  (1772 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Estuardo etxea
Jarduerak
Jarduerak pretenderra Itzuli eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Jakobiten matxinada
Battle of Prestonpans Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa jakobitismo
BPCharlessignature.jpg

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Aita James Francis Edward Stuart erregenahia zuen, 1688an Iraultza Loriatsuak kendutako Jakue II.a eta VII.aren semea zena.

Jakobitek bultzatuta 1745eko matxinada zuzendu zuen. Eskoziako Lur Garaietako klan askok lagunduta, Glenfinnanen aitaren zutoihala altxatu eta Eskozia eta Ingalaterrako iparraldea mendean hartu zituen. Hala ere, Londres hartzekotan zegoela, Eskoziara itzuli eta Jurgi II.aren semeak gidatutako armadak Cullodengo guduan irabazi eta ihes egin behar zuen.

Bonnie Prince Charlieren ihesaldia kondaira sortu zuen Eskozian, Eskozian "The Skye Boat Song" eta Irlandan Mo Ghile Mear abestiek hilezkortua. Flora MacDonaldek lagunduta eta emakumez mozorrotuta Skyetik Frantziara alde egin zuen[1][2].

Helburu politikoak guztiz galduak, erbestean alkoholari ekin zion[3]. Alaba bakarra izan zuen: Charlotte Stuart. Hau seme-alabarik gabe hil zenez, berarekin batera bukatu zen Stewart leinua.

ArteanAldatu

Bonnie Prince Charlie zenbait filmetan agertu da:

Literaturan ere agertu da:

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Edward Stuart  
  1. Charles Edward Stewart: The Young Pretender
  2. Queen Anne and the 1707 Act of Union ALBA - The Escape of the Young Pretender
  3. McLynn, Frank. 1759: The Year Britain Became Master of the World. Londres: Pimlico, 2005, 84. orr.

BibliografiaAldatu

  • McLynn, Frank. 1759: The Year Britain Became Master of the World. Londres: Pimlico, 2005
  • McLynn, Frank. Charles Edward Stuart: A Tragedy in Many Acts. Londres: Routledge, 1988.
  • Kybett, Susan M. Bonnie Prince Charlie: A Biography of Charles Edward Stuart. New York: Dodd, Mead, 1988.
  • Douglas, Hugh. Charles Edward Stuart. London: Hale, 1975.
  • Daiches, David. Charles Edward Stuart: The Life and Ttimes of Bonnie Prince Charlie. Londres: Thames & Hudson, 1973.
  • Chidsey, Donald Barr. Bonnie Prince Charlie. Londres: Williams & Norgate, 1928.


Aurrekoa
Jakue VIII.a eta III.a
Erregenahi jakobita
17201788
Ondorengoa
Henrike IX.a eta I.a