Caronia
Caronia (Sizilieraz: Carunìa, grezieraz: Καλάκτα (Klaudio Ptolomeo) or Καλὴ Ἀκτὴ (Diodoro Sikulo et al.), latinez: Calacte or Cale Acte), Italiako udalerri bat da. Messinako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean, Tindaris (egungo Tindari) eta Cephaloediumaren (gaurko Cefalù) artean. 3.042 biztanle ditu, 227,26 kilometro koadroko azaleran banatuta, Messinako metropoli-hiriko udalerririk handiena izanik. Nebrodi parkean sartuta dago, Nebrodiko beste udalerriekin batera.
Caronia | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Eskualdea | Sizilia | |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Messina | |
Posta kodea | 98072 | |
ISTAT kodea | 083011 | |
Herriburua | Caronia | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 38°01′00″N 14°26′00″E / 38.0167°N 14.4333°E | |
Azalera | 227,26 km² | |
Altuera | 304 m | |
Mugakideak | Acquedolci, Capizzi, Cesarò, Mistretta, San Fratello, Santo Stefano di Camastra eta Sant'Agata di Militello | |
Demografia | ||
Biztanleria | 3.042 (2023ko urtarrilaren 1a) −237 (2018) | |
Dentsitatea | 13 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0921 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Montespertoli eta Scranton | |
Katastro kodea | B804 | |
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) | |
Matrikula | ME | |
comune.caronia.me.it… |
Mugakideak
aldatuCaroniak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Acquedolci
Capizzi
Cesarò
Mistretta
San Fratello
Santo Stefano di Camastra
Sant'Agata di Militello
Geografia fisikoa
aldatuLurraldea
aldatuCaroniako lurraldea mendi homonimoan zehar hedatzen da. Izan ere, Nebrodi mendiak edo Siziliako Apeninoak, Caroniar mendiak izenarekin ezagunak dira ere. Caronia ibaiak, lurraldea zeharkatzen duena, noizean behin uhar baten portaera du. Udalerria mugatuta dago iparraldean Tirreniar itsasoarekin; eta gainontzeko puntu kardinaletan hurrengo udalerri hauekin ditu mugak: hegoaldean, Capizzi, ekialdean, San Fratelloko eta mendebaldean, Santo Stefano di Camastra. Kostaldean, Marina di Caronia auzoa, Canneto eta Torre del Lauro daude.
Giza geografia
aldatuBiztanleriaren bilakaera
aldatuIturria[1]
Historia
aldatuKale Akte (or Caleacte, Calacta, Calacte) izenak, grezieraz, kosta ederra esan nahi du. Honela deitzen zioten greziar kolonoek Heraei mendien eta itsasoaren arteko lur-zerrendari (ἡ καλὴ Ἀκτή– he Kale Akte). Lurraren edertasunak eta emankortasunak Messinako biztanleak erakarri zituzten, zeinek samoskoak eta miletokoak gonbidatu baitzituzten (pertsiarrek Mileto konkistatu ondoren K.a. 494an) Siziliako kosta horretan ezartzeko. Azkenean, kolonoek Messina okupatu zuten ere[2]. Gerora, Duzetiok, sikuloen buruzagiak, bereganatu zuen egitasmoa. Izan ere, Sirakusak Korintora erbesteratu ondoren, Duzetio itzuli zen Siziliara Peloponesoko kolonoen talde batekin eta sikuloen babesa lortu eta gero, (bereziki Arkonidesena, Herbitako dinastiakoa) Sirakusarekin adostuta erabaki zuen, kostaldean Kalè Akté izeneko hiria fundatzea[3]. Diodororen ustez, K.a. 446an izan zen, baina beste atal batean, egile berak dio Duzetiok K.a. 440an, kolonia sortu zuela hau da, hil zen urtean. Gainera, arestian Caronian (Kale Akte) egindako indusketek ez zuzten aurkitu K.a. V. mendeko hondakin asko, baina sikuloen kokapen bat bai, K.a. V. mendearen hasierakoa[4]. Horregatik, litekeena da Duzetiok, lehen zegoen sikuloen kokaleku batean, Kale Akte fundatzea. Gauza bera egin zuen Menai eta Palikérekin. Ikerle batzuen ustez, Duzetio itzuli zen Sirakusako baimenarik gabe[5]. Sirakusako baimena izan behar zuen Korintoko (Sirakusaren ama-hiria) erbesteratzea bukatzeko, eta korintoar kolonoekin Kale Akte fundatzeko[6]. Izan ere, Sirakusa interesaturik zegoen iparraldeko kostaldean sikulo-greziar kolonia aliatu bat edukitzean, honela sikuloek kontrolaturiko eskualde baten arriskua baztertuko zen[7]. Ezer gutxi dakigu geroko hiriari buruz, baina Zizeronen garaian, nabarmena zen[8]. Silio Italikok zionez, arrain ugari zuen, litus piscosa Calacte[9]. Pliniok ez du hiria aipatzen, baina agertzen da Ptolomeoren idazkietan eta Antoninoren ibilbidean, haren kokapena zehazteko zaila izan arren. Halere, Tabula Peutingerianak emandako distantziak bat datoz (Halesatik 19 km eta Cefalùtik 48 km) gaurko Caronia hiriarekin. Toki horretako hondakinak oraindik ikusgai ziren Fazelloren garaian. Philipp Clüverrek, Caronia bisitatzean, miresmenarekin hitz egiten zuen kostalde horietaz, littoris excellens amoenitas et pulchritudo, antzinako izenari ohore eginez[10]. Greziar erretorikoa Zezilio Kaleaktekoa, Augustoren garaikoa, hiri horretan jaio zen[11]. Erromatarren konkista eta gero, K.a. II. mendearen hasieran, hiriak brontzezko txanponak egin zituen. Horietariko batean Dionisio irudikatuta dago mahats-mordo batekin. Erromatar inperioren garaian nekazaritza- eta merkataritza-gunea izan zen: gehienbat ardoa esportatu zuen anforetan, baita hegalaburrak ere. Silio Italikok, K.a. I. mendean, litus piscosa Calacte-ri buruz hitz egiten zuen[12]. K.o. IV. mendeko ardo-anforak Erroman aurkitu dira[13].
Berriki egindako indusketek Caronian eta Marina de Caronian adierazi dute, oraingo Caroniako tokian, sute edo lurrikara batek Kale Akte hiria suntsitu ondoren, (K.o. I. mendea), bertan behera utzi zela, beharbada, biztanleak itsaso aldera joan ziren, gaurko Marina de Caroniara. K.o. IV. mendearen erdian, Caronia de Marinako Kale Akte auzoa lurrikara betek hondatu zuen, K.o. V. mendean bizitzak jarraitu zuen baina intentsitate gutxiagorekin. Caroniako toponimoa (Al Qaruniah) Al-Idrisi geografo arabiarrak gogoratzen du, Palermori buruzko saioetan, islamiar menpekotasunean zegoela. Erdi Aroan, Ventimigliakoen feudoa izan zen merkataritza-eskalan ustiatu zuena. Espaniar gobernuaren garaian, 1630ean, markeserri kategoria hartu zen, Pignatelli Aragón Córtez familia jabe berriak izanik. Horren lekukoa da herriko estandartea, hiru pinaburu duena mostazazko soro baten gainean.
Ekonomia
aldatuUdalerriko jarduera garrantzitsuenak nekazaritza, abeltzaintza eta zeramika dira. Olibazko olioa oso preziatua da. Saiatzen da zeramika ekoizpena industrializatzen.
Leku interesgarriak
aldatu- Caroniako gaztelua normandiar aldian, XII. mendean eraiki zen, agian, Roger II.aren agintaldian. Gaur egun, jabetza pribatu hau Siziliako normandiar arkitekturatik hobekien kontserbatutakoren bat da. Tontor baten gainean jarrita, triangeluar oinplanoa izanik. Perimetroa harlanduzko horma batez inguratuta dago, dorreen oinplanoa karratua izanik.
- Barnealdeko jauregia, Cuba eta Zisako errege egoitzak kopiatuz, eliza batekin konektatuta dago iparraldean, Palermoko errege-kaperaren eredukoa[14].
- Boscoko Museoa, nebroditarrei buruzko museo antropologikoa da.
- Aurelianoko zubiak, Caroniako errekaren gainekoak, inperioko azken aldiko erromatar presentzia adierazten du. Erdialdeko arkuak birrindu dira.
- Torre di Lauro herrian, kostako dorre bat dago, torre di passo del Lauro izenekoa ere[15]. Lehenengo erreferentzia 1583koa da, egun egoitza pribatua da.
Azpiegiturak eta garraioak
aldatuHerrialdeak lotura dauka errepide hauekin:
- Strada statale 113 Settentrionale Sicula
- Strada Provinciale 168 Italia
Iruditegia
aldatu-
Caroniako ikuspegia -
Caroniako gaztelua -
Aurelianoren zubia -
Marina de Caronia
Erreferentziak
aldatu- ↑ erroldatutako biztanleak: Statistiche I.Stat - ISTAT; kontsultatutako URL 2019.01.31n
- ↑ HERODOTO: VI. 22, 23.
- ↑ DIODORO SIKULO: XII. 8, 2.
- ↑ LENTINI, M C - LINDHAGEN, A - GÖRANSSON, K .: Excavations at Sicilian Caronia, ancient Kale Akte, Opuscula Romana 21, 2002, 79-108; LINDHAGEN, A.: Caleacte. production and exchange in a North Sicilian town, c. 500 BC-AD 500, diss., University of Lund 2006.
- ↑ ADAMESTEANU, D.: L'ellenizzazione della Sicilia ed il momento di Ducezio, Kokalos 8, 1962, 190-196.), baina sinesgaitza da (RIZZO, F. P.: La repubblica di Siracusa nel momento di Ducezio, Palermo 1970
- ↑ DIODORO SIKULO: 12. 8. 2.
- ↑ RIZZO: 1970; LINDHAGEN 2006.
- ↑ ZIZERON: In Verrem III. 4. 3, ad Fam XIII. 37.
- ↑ SILIO ITALIKO: XIV. 251.
- ↑ CLÜVER, P.: Sicil. 291 or.; Tommaso Fazello I. 383 or.; Tab. Peut.; Itin. Ant. 92 or.; zenbaikiak ez dira zuzenak.
- ↑ Athen. VI. 272 or.
- ↑ SILIO ITALIKO: 14, 251
- ↑ LINDHAGEN, A.: Caleacte. Production and exchange in a north Sicilian town c. 500 BC-AD 500, Lund 2006.
- ↑ TOSCO, C.: L'architettura medievale in Italia, 600-1200, il Mulino, 354-355 or.
- ↑ Maurici-Fresina-Militello, 2008, 394 or.
Kanpo estekak
aldatuArtikulo honek jabari publikoko informazioa du: SMITH, William, ed. (1854–1857). Dictionary of Greek and Roman Geography. London: John Murray.