Duzetio sikuloen buruzagia zen baita sikuloen estatu batuen sortzailea eta hiri askoren fundatzailea[1] ere. Uste da Mineo hiriaren ondoan jaio zela[2]. Haren historia Diodoro Sikulok (K.a. I. mendekoa) azaldu zuen, Timeoren lanetan oinarrituz. Duzetiok, jatorriz siziliarra bazen ere, grezieraz hitz egiten zuen[3], Siziliako greziar zibilizazioak harengan eragin handia izan zuelako. Noizean behin Douketios helenizatutako izenarekin ezaguna da ere.

Duzetio
[[Fitxategi:
Duzetio
|px|||]]
Duzetio
Grezieraz: Douketios
Bizitza
JaiotzaNoto, ezezaguna
Talde etnikoaSikuloak
HeriotzaCaronia, K.a. 440 (47/48 urte)
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Graduajeneral

Sikuloen matxinada

aldatu

Garai hartan, Sizilia Gelonen eta haren anaia Hieronen tiraniaren pean zegoen. Hieron K.a. 467an hil ondoren, Sirakusa demokratizatu zen. Halere, arazoak sortu ziren tiraniaren azken aldian. K.a. 460an, gerra piztu zen Sirakusa eta Cataniaren artean (nahiz eta azken hau aurrekoaren kolonia bat izan). Duzetiok Sirakusari languntza eman eta gero, Catania sikuloen lurrez jabetu zelako, Catania garaitu zuten. Horren ondoren, Duzetiok Menai (gaurko Mineo) fundatu zuen eta Morgantina okupatu. K.a. 452an, Siziliako erdialdekoa elkartu zuen eta Palize hiria fundatu[4], non ezarri baitzen, Naftia lakuaren ondoan. Naftia bi kraterrek sortutako laku sakratuak ziren, non horrenbeste jainkotasunentzat (Palikoak) santutegi bat baitzegoen[2]. Hiria oso azkar garatu zen babesleku bat bihurtuz ihes egindako esklaboentzat[5]. Gerora, Duzetiok Etna konkistatu zuen, Etna mendiko hego-mendebaldeko hiria, Agrigentora joan baino lehen. Nahiz eta aliatu bat izan, Duzetioren hedapenak Sirakusari kezkatu zion, baina ematen zuen sikuloa ez zela Kartago bezalako mehatxua. Halarik ere, Duzetiok, K.a. 451n, Agrigentoko Motio gotorlekua hartu zuenean, Sirakusak Agrigentori lagundu zion, sikuloa garaitu ezin bazuen ere. Urte horretan, sikuloek lortu zuten botererik handiena. Urte bat beranduago, K.a. 450ean, Nomaen porrot egin ondoren, armada sikuloa hirietatik sakabanatu zen, eta, ondorioz, Duzetiok bakarrik jarraitzaile batzuen laguntza izan zuen. Agrigentok berriro Motio hartu zuen eta Duzetio Sirakusara joan zen. Han egonda, batzar orokor batek epaitu eta erabaki zuen Korintora (Sirakusaren ama-hiria) betiko erbesteratzea, Siziliara inoiz ez itzultzeko.

Kale Akteren fundazioa

aldatu

Alabaina, Duzetio itzuli zen, eta Diodororen ustez, K.a. 446an Kale Akte hiria fundatu zuen, Messinako probintzian[6], dirudienez, orakulu batek esandakoa jarraituz[7]. Hiriko biztanleak sikuloak eta Korintoko kolonoez osatuta zegoen. Duzetio K.a. 440an hil zen, gaixotasun batek jota[8]. Diodororen arabera, K.a. 446an izan zen, baina beste atal batean, egile berak dio Duzetiok K.a. 440an, kolonia sortu zuela, hau da, hil zen urtean[9]. Gainera, arestian Caronian (Kale Akte) egindako indusketek erakusten dute K.a. V. mendeko hondakin gutxi daudela, baina K.a. V. mendearen hasieratik, sikuloen kokapen bat bazegoela[10]. Horregatik, litekeena da Duzetiok, lehen zegoen sikuloen kokaleku batean, Kale Akte fundatzea. Gauza bera egin zuen Menai eta Paliké sortzean. Beharbada, Duzetio hil zen kolonia egonkortu baino lehen eta, heriotzaren ostean, sikuloak Sirakusaren kontra matxinatu ziren. Sikuloen federazioa apurtu zen Duzetioren ostean eta Palikeri dagokionez, sarraskitua izan ondoren, biztanleak esklabo saldu ziren[11]. Harrez geroztik, Duzetio itzuli baino lehenagoko gogaidetasuna desagertu zen betiko sirakusarren eta sikuloen artean. Ikerle batzuen ustez, Duzetio itzuli zen Sirakusaren baimenarik gabe[12]. Egia esan, hiri honen baimena behar zuen Korintoko erbesteratzea bukatzeko eta korintoar kolonoekin Kale Akte fundatzeko[13]. Arrazoia zen Sirakusa interesaturik zegoela iparraldeko kostaldean sikulo-greziar kolonia aliatu bat edukitzean, honela, sikuloek kontrolaturiko eskualde baten arriskua baztertuko zen[14].

 
Antzinako Siziliako hiriak

Erreferentziak

aldatu
  1. TITO LIVIO: Ducetius of Sicily
  2. a b CHISHOLM, Hugh, ed. (1911). Mineo. Encyclopædia Britannica.18 (11th ed.)
  3. Best of Sicily. Sicilian Peoples: The Sicels. Kontsultatutako URL 2019.02.02an
  4. LIVIO: Ducetius of Sicily
  5. American Journal of Archaeology. The Sanctuary of the Divine Palikoi. (Kontsultatutako URL 2019.02.02)
  6. ENTINI M C; LINDHAGEN, A.; GÖRANSSON, K.: Excavations at Sicilian Caronia, ancient Kale Akte, Opuscula Romana 21, 2002, 79-108, or.; LINDHAGEN, A.: Caleacte. production and exchange in a North Sicilian town c. 500 BC-AD 500, diss., University of Lund 2006.
  7. Agian Zeusen orakulua, Dodonan Grezian (ikusi PRESTIANI GIALLOMBARDO, A. M.: Ducezio, l'oracolo e la fondazione di Kale Akte, 2007)
  8. LEWIS, DAVID M., et al. (1992): The Cambridge Ancient History V: The Fifth Century B.C.. Cambridge University Press. ISBN 0-521-23347-X. 163-164 or.
  9. DIODORO SIKULO: 12.29
  10. LENTINI M C; LINDHAGEN, A.; GÖRANSSON, K.: Excavations at Sicilian Caronia, ancient Kale Akte, Opuscula Romana 21, 2002, 79-108, or.; LINDHAGEN, A.: Caleacte. production and exchange in a North Sicilian town c. 500 BC-AD 500, diss., University of Lund 2006.
  11. TITO LIVIO: Ducetius of Sicily.
  12. ADAMESTEANU, D.: L'ellenizzazione della Sicilia ed il momento di Ducezio, Kokalos 8, 1962, 190-196.), baina sinesgaitza da (RIZZO, F. P.: La repubblica di Siracusa nel momento di Ducezio, Palermo 1970
  13. DIODORO SIKULO: 12. 8. 2.
  14. RIZZO: 1970; LINDHAGEN 2006